2023 “Concepción Arenal” sarien banaketa

Mar 23, 2023

2023 “Concepción Arenal” sarien banaketa

Atzo Concepcion Arenal sari banaketaren III. edizioaz gozatu ahal izan genuen, NUParekin elkarlanean duela hiru urtetik egiten ari garen ekitaldiaz.

Bi lankideren ibilbidea balioetsi eta aintzatesteko plazerra izan genuen, bi kategoriatan: ibilbide profesionala (Olga Aroz) eta ikerketa-ibilbidea (Sara Díaz de Cerio). Gizarte Langintzaren ikasleen arteko argazki lehiaketeren irabazleak ere bere saria jaso zuen, aurtengo irabazlea, Edgar Rodriguez Juarez izan zen.

Eskerrak eman nahi dizkizuegu Gizarte Langintzaren egun berezi honetan gurekin izan zineten pertsona guztiei,  bereziki Mari Carmen Maeztu Eskubide Sozialetako kontseilaria, gurekin izan baitzen egun berezi honetan.