Partaidetza
Izagun Gizarte Lanarekin konprometitutako komunitate profesional baten parte eta lagundu lanbidearen garapenean
Pertsona elkargokideen partaidetza aktiboa sustatzen dugu, ezagutzak trukatzeko, lankidetzarako eta lanbidearen etengabeko hobekuntzarako bide ematen duten batzorde, lan-talde, jarduera eta ekimenen bidez.
LAN-TALDEAK ETA BATZORDEAK
Gizarte Lana partekatzeko, eraikitzeko eta bultzatzeko gune bat.
Elkargoa erakunde profesional bat baino askoz gehiago da: topaketarako, hausnarketarako eta ekintza kolektiborako gunea da.

BATZORDE DEONTOLOGIKOA
- Kontsulta- eta aholku-organoa da.
- Gizarte Lanaren printzipio etikoen eta deontologikoen aplikazio zuzena bermatzea du helburu, lanbidearen Kode Deontologikoan ezarritakoaren arabera.

PRESTAKUNTZA BATZORDEA
- Prestakuntza-beharrak detektatzen ditu, jarduerak planifikatzen ditu eta lanbide-eguneratzea sustatzen du.
- Elkargokideek etengabeko eta kalitatezko ikaskuntza-guneak izatea bermatzen du.

OSASUN ARLOKO GIZARTE LANERAKO BATZORDEA
- Osasun arloko Gizarte Lana gizartean proiektatzeko pentsatutako lan-egitura da.
- Osasuneko Gizarte Lanari buruzko gaietan aholkularitza eta lankidetza eskaintzen dizkio Elkargoari.

GIZARTE LAN KOMUNITARIORAKO BATZORDEA
- Gizarte Lan Komunitarioa indartzen du prestakuntzaren, ikerketaren eta ikusgarritasun profesionalaren bidez.
- Jardunbide egokiak partekatzeko eta sortzeko lankidetza-guneetan parte hartzeko aukera ematen du.

IKERKETA BATZORDEA
- Gizarte Laneko ikerketa sustatzen du, ezagutza sortzeko eta jardunbide egokiak bultzatzeko.
- Esku-hartze profesionala eta diziplinaren garapena babesten duen ebidentzia indartzen du.

GOBERNU ONERAKO BATZORDEA
- Elkargoaren gardentasuna, etika eta kudeaketa zuzena zaintzen ditu.
- Bere erabakiak, prozedurak eta jarduketak Gobernu Onaren printzipioetara eta lanbidearen balioetara egokitzen direla bermatzen du.

BITARTEKARITZA BATZORDEA
- Elkargoko Bitartekaritza Zerbitzuaren talde sustatzailea.
- Bitartekaritza sustatu eta errazten du gatazkak konpontzeko tresna gisa, pertsonen, taldeen eta erakundeen arteko komunikazioa, akordioa eta bizikidetza etikoa bultzatuz.

LARRIALDIETAKO GIZARTE LANERAKO BATZORDEA
- Larrialdi- edo krisi-egoeren aurrean Gizarte Laneko profesionalen jarduna planifikatu, koordinatu eta indartzen du.
- Espezializazio profesionaletik esku-hartze azkarra, etikoa eta eraginkorra ziurtatzen du.

GIZARTE LAN GERONTOLOGIKORAKO FOROA
- Zahartze aktiboaren sustapenean Gizarte Lanaren egoerari buruzko analisia, trukea eta eztabaida bultzatzen ditu.
- Adinekoen autonomia eta eskubideen defentsa sustatzea du helburu.

ZAINTZA TALDEA
- Zaintza pertsonala eta profesionala sustatzen du.
- Horretarako, prebentzio-estrategiak, estresa kudeatzeko teknikak eta ongizate indibidual zein kolektiboa sustatuko duten sareen eraikuntza erabiltzen ditu.

HAUR, NERABE, GAZTE ETA FAMILIEKIN EGINDAKO GIZARTE LANA
- Haur, nerabe, gazte eta familiekin egiten den Gizarte Lana garatzea eta indartzea sustatzen du.
- Helburu horrekin, sektorearen beharrak identifikatzen ditu, eremu profesionala defendatzen du eta etengabeko prestakuntza sustatzen du.

PARTE HARTU NAHI DUZU? IDEIAREN BAT DUZU? BATZORDE BATEN AHOLKULARITZA BEHAR DUZU?
Nola kudeatu zure partaidetza edo nola eskatu aholkularitza?
Elkargokide guztiek aukera dute:
- Haien interesekoak diren Batzordeetan eta Lan-taldeetan sartzea eskatzeko.
BATZORDE EDO LAN-TALDE BATERA BATU
- Lanbidearentzat interesgarritzat jotzen duzun Lan-talde edo Batzorde berri bat sortzea proposatzeko.
BATZORDE ETA LAN-TALDE BERRIAK PROPOSATU
- Horietako edozeini aholkularitza eskatzeko, esku-hartzearekin edo Gizarte Lanaren eremu espezifiko batekin lotutako zalantzak izanez gero.
EKITALDIAK
Zure partaidetzak gure lanbidea eraikitzen du.
Kontsultatu jardueren agenda eta parte hartu jardunaldietan, topaketetan, erakunde-ekitaldietan eta Gizarte Lanerako interesgarriak diren ekitaldietan.