Zerbitzuak
Enpresa eta erakundeentzat
Elkargoa, bermerik handienak eskaintzeko aliatu gisa
Enpresekin, administrazio publikoekin eta erakundeekin lankidetzan aritzen gara kalitatezko gizarte-esku hartzea sustatzeko, laguntza, orientazioa eta zerbitzu espezializatuak eskainiz.
LAN-ESKAINTZAK
Pertsona egokia aurkitzea funtsezkoa da kalitatezko gizarte-arreta eskaintzeko. Gizarte Laneko Elkargo Ofizialetik, enpresa, administrazio publiko eta erakundeen eskura jartzen dugu lan-eskaintzak elkargokideen artean zabaltzeko kanal espezifiko bat.
Zabaldu zure lan-eskaintza Elkargoaren bidez; gaitutako eta lanbidearen jardun etikoarekin konprometitutako profesionalak aurkitzen lagunduko dizugu.

- Lehentasunezko zabalkundea elkargokideen artean.
- Profil profesionalei buruzko aholkularitza.
- Baldintzak berrikustea, beharrezkoa denean.
- Eskaintza formulario bidez bidaltzea.
LAGUNTZA PROFESIONALA

- Jardun profesionalari buruzko kontsultak.
- Funtzio eta konpetentziei buruzko orientazioa.
- Aholkularitza egoera konplexuetan.
- Lanbide-araudiari buruzko informazioa.
Gizarte-arretaren kalitatea, neurri handi batean, lan-baldintza egokien mende dago. Elkargoak erakundeei laguntzen die jardun profesionala araudira, printzipio deontologikoetara eta Gizarte Lanaren berezko kalitate-estandarretara egokitu dadin.
ELKARGOKIDETZEARI BURUZKO INFORMAZIOA
Elkargokidetzea legezko betebeharra izateaz gain horrela ezarrita dagoen eremuetan, bermea da erabiltzaileentzat, enpresa enplegatzaileentzat eta lanbidearentzat berarentzat. Haren irismena ezagutzeak segurtasun juridikoa eta jardun profesionalaren kalitatea indartzen laguntzen du.

- Noiz da derrigorrezkoa elkargokidetzea?
- Eskaintzen dituen bermeak.
- Erakundeentzako onurak.
- Arau-esparrua.
EKITALDI ETA JARDUEREN ZABALKUNDEA

- Interes profesionaleko ekimenentzako ikusgaitasuna.
- Ezagutza eta gizarte-berrikuntza sustatzea.
- Laguntza erakunde kolaboratzaileei eta elkargokideei.
- Garapen profesionalaren sustapena.
Elkargoak garapen profesionala, ezagutzaren sorrera eta gizarte-esku hartzearen hobekuntza sustatzen duten ekimenei ikusgaitasuna ematen lagundu nahi du. Gizarte Lanarekin eta elkargokidetze profesionala betetzearekin konprometitutako erakundeek bultzatutako jarduerak zabaltzen laguntzen dugu.
LANBIDEAREN DEFENTSA
Lanbidearen defentsak profesionalek zein erakundeek Gizarte Lanaren eguneroko jardunean dituzten zailtasunak ezagutzea eskatzen du. Elkargoak gorabeherak, arrisku-egoerak eta izan litezkeen urraketak biltzen ditu, hobekuntza-, bitartekaritza- eta erakunde-eraginpeko ekintzak bultzatzeko.

- Intrusismo profesionala.
- Elkargokidetzea ez betetzea.
- Jardun profesionalari eragiten dioten egoerak.
- Esku-hartzearen kalitaterako arriskuak.