Lanbidea
Gizarte-eraldaketarekin eta giza eskubideekin konprometitutako orainaldiko eta etorkizuneko lanbidea
Gizarte Langintzak, gizarte-zientzien lanbide eta diziplina gisa, gizarte-justiziaren sustapenetik, eskubideen bermetik eta pertsonen, taldeen eta komunitateen indartzetik garatzen du bere esku-hartzea.
GIZARTE LANGINTZA IKASI NAHI DUZU?
Ezagutu Gizarte Langintzako Gradua
Gaur egun, Gizarte Langintzako Gradua Nafarroako Unibertsitate Publikoan egin daiteke.
Zer ikasten da Graduan?
> Gizarte-esku-hartzea
> Giza eskubideak
> Gizarte-politikak
> Osasun mentala
> Generoa
> Mediazioa
> Gizarte-ikerketa
> Gizarte-babesa
> Komunitate-lana
Zer trebetasun garatzen dira?
> Entzumena eta laguntza
> Gizarte-analisia
> Mediazioa eta gatazken ebazpena
> Talde-lana
> Komunitate-esku-hartzea
> Eskubideen defentsa
> Gizarte-proiektuen diseinua
> Esku hartzeko metodoak eta teknikak
> Ebaluazio-tresnak
Zergatik ikasi Gizarte Langintza?
Gizarte Langintzaren lanbideak gizarte-aldaketa eta gizarte-ongizatea sustatzen ditu, pertsonen, familien, taldeen eta bizi diren gizarte-ingurunearen gizarte-zailtasun eta/edo gabezi/beharren prebentzioan eta arretan eraginez.
Gizarte Langintzako profesionalaren jarduera:
> Giza eskubideen sustapenarekin eta gizarte-justiziarekin estu lotuta dago.
> Inklusioa, berdintasuna eta gizarte-ongizatea meseditzen duten bizi- eta harreman-gaiez arduratzen da: oinarrizko eskubideak eskuratzea, hala nola etxebizitza, enplegua, osasuna edo hezkuntza; oinarrizko diru-sarrerak bermatzea; bizikidetza, parte-hartzea, laguntza eta gizarte-sustapena, etab.
> Ikuspegi aplikatua du, ekintzakoa, pertsonekin, taldeekin eta komunitateekin zuzeneko esku-hartzekoa.
> Zuzeneko ekintza hori ez dator inprobisaziotik, giza eta gizarte-portaerarekin lotutako teorien ezagutza egoki batetik baizik, baita gaur egungo gizarteen egitura, funtzionamendu eta bilakaerari buruzko ezagutzatik ere.
PROFIL PROFESIONALA ETA FUNTZIOAK
Zuzeneko arreta
Pertsona, familia, talde eta komunitateei laguntza profesionala ematea
Analisia eta prebentzioa
Arrisku- eta zaurgarritasun-egoeren goiz detektatzea.
Gatazken mediazioa
Familia-, gizarte- eta komunitate-gatazketan esku hartzea.
Gizarte-
plangintza
Gizarte-programa eta -baliabideen diseinua eta ebaluazioa.
Gizarte-
ikerketa
Gizarte-beharren eta -errealitateen analisia, ezagutza zientifikoa sortzeko.
Gizarte-
koordinazioa
Gizarte-babeseko beste sistema batzuekin diziplinarteko lana egitea eta sareak sortzea.
Orientazioa
eta aholkularitza
Garapen bio-psiko-sozialean laguntzea, elkarrenganako errespetutik abiatuta.
Informazioa eta baliabideen kudeaketa
Baliabideak eta prestazioak identifikatzen, eskatzen eta kudeatzen laguntzea.
Gizarte-proiektuen
kudeaketa
Gizarte-eraldaketarako jarduerak lantzea eta kudeatzea.
JARDUERA-EREMUAK
Gizarte Langintza ezinbesteko lanbidea da gizarte-eskubideak bermatzeko, aukera-berdintasuna sustatzeko eta pertsonen ongizatea hobetzeko. Bere profesionalen lana gizarteko eremu guztietan dago, pertsonei, familiei eta komunitateei bizitzako etapa bakoitzean esku-hartzea, laguntza eta babesa eskainiz.

Gizarte Zerbitzuak
> Lehen mailako arreta
> Mendekotasuna
> Gizarte-inklusioa
> Gizarte-larrialdiak

Osasun Eremua
> Ospitaleak
> Osasun mentala
> Arreta goiztiarra
> Zainketa paliatiboak

Hezkuntza
> Orientazioa
> Absentismoa
> Haurren babesa
> Irakaskuntza

Justizia
> Espetxe-erakundeak
> Genero-indarkeria
> Mediazioa

Etxebizitza
> Bizitegi-bazterkeria
> Etxerik gabeko pertsonak
> Komunitate-esku-hartzea

Enpresa
> Gizarte-erantzukizuna
> Lan-ongizatea
> Aniztasuna eta inklusioa

Hirugarren Sektorea
> GKE
> Nazioarteko lankidetza
> Migrazioak
> Giza eskubideak

Jardun Librea
> Gainbegiratu profesionala
> Prestakuntza
> Gizarte-aholkularitza
KODE DEONTOLOGIKOA
Gizarte Langintzaren Kode Deontologikoak jardun profesionala gidatzen duten balio, printzipio eta arau etikoak biltzen ditu. Funtsezko tresna da giza eskubideetan, duintasunean, gizarte-justizian eta pertsonekiko errespetuan oinarritutako esku-hartzea bermatzeko.
Jarduera arautzen duten oinarrizko printzipioak
> Giza duintasuna
> Gizarte-justizia
> Autodeterminazioa
> Konfidentzialtasuna
> Eskubideen defentsa
> Bazterkeria eza