Irakaslea: Javier Irujo (VINCORE)
Adineko pertsonekin lan egiteak gogobetetasuna zein frustrazioa sor ditzake, batez ere desorientazioaren edo zenbait portaeraren ondoriozko egoera konplexuak agertzen direnean. Erronka horiei aurre egiteko, ikastaro honek Naomi Feilek 60ko hamarkadan garatutako Baliozkotze Metodoa aurkezten du, adineko pertsona ulertzeko eta harekin komunikazioa hobetzeko modu berri bat proposatzen duena.
Prestakuntzak metodo honen oinarri teoriko eta praktikoa eskaintzen du, portaera konplexuak dituzten adineko pertsonei modu eraginkorragoan laguntzeko tresnak emanez eta ezagutza horiek parte-hartzaileek planteatutako benetako kasuei aplikatzeko.
- 12 orduko ikastaroa: 4 orduko 3 saio presentzialetan banatuta, irailaren 8, 10 eta 15ean, 16:00etatik 20:00etara.
- Presentziala: COTSNren egoitza. Irunlarrea kalea 54, behea. 31008 Iruñea. Telefonoa: 948 24 04 01
- Javier Irujo Lizaur: Gizarte langilea eta Baliozkotze Metodoan ziurtatutako prestatzailea VTI (Validation Training Institute) erakundearen eskutik eta Vincore Kooperatibako kidea.
- Naomi Feilen Baliozkotze Metodoaren® oinarriak ezagutzea.
- Naomi Feilen arabera gaizki orientatuta eta desorientatuta dauden adineko pertsonak ezagutzea eta identifikatzea.
- Berdinen arteko laguntza egiteko beharrezkoa den jarrera ezagutzea.
- Enpatia praktikatzea, entzute aktiboaren tresnak erabiliz, desorientatuta dagoen adineko pertsonarekin komunikatzeko oinarrizko tresna gisa.
- Naomi Feilen Baliozkotze Metodoaren® sarrera.
- Zahartzearen aurrean eta gerontologian lan egiteko zaintzaren ikuspegia.
- Komunikazioa eta harremana desorientatuta dagoen adineko pertsonarekin.
- Desorientatuta dagoen adineko pertsona eta haren portaera.
- Baliozkotze Metodotik® abiatuta, metodologia teorikoa eta praktikoa izango da, ikasleen eta irakasleen esperientziei balioa emanez.
- Elkargokideak eta aurre-elkargokide diren ikasleak: 140 €
- Ez-elkargokideak: 160 €
- Irailaren 1era arte irekita dago izena emateko epea.
