Elkargokideei eta elkargokidegaiei zuzendua
Nafarroako Gizarte Laneko Elkargo Ofizialak topaketarako eta parte hartzeko gune bat sustatu nahi du 18 eta 30 urte bitarteko elkargokideentzat, haien kezkak, beharrak eta itxaropenak bertatik bertara ezagutzeko asmoz, bai Elkargoari dagokionez, bai jardun profesionalari dagokionez.
Gazte Topaketa hau Elkargoko Gazte Batzordea definitzen eta eraikitzen hasteko abiapuntua izanen da; profesionalen belaunaldi berrien parte-hartzea errazteko eta Elkargoaren eta elkargokide gazteen arteko komunikazioa indartzeko gunea, hain zuzen ere.
Prozesu hau parte-hartzailea izatea nahi dugu, eta etorkizuneko Batzordeak kideen interesei eta beharrei benetan erantzutea. Horregatik, lehen topaketa hau, batez ere, elkar ezagutzeko, elkarri entzuteko, esperientziak partekatzeko eta Elkargoa profesional gazteentzat gero eta hurbilagoa, erabilgarriagoa eta parte-hartzaileagoa izan dadin zer egin dezakegun elkarrekin identifikatzeko gunea izanen da.
Urriak 5, astelehena, 17:00etan.
Aurrez aurre, COTSNren egoitzan (C/ Irunlarrea 54, bajo); eta online (Webex bidez).
- Aurkezpen pertsonalak eta profesionalak.
- Nola bizi dugu Elkargoarekiko harremana?
- Profesional gazteen beharrak eta kezkak.
- Nola hobetu gazteekiko komunikazioa?
- Gazte Batzordea eraikitzen dugu.
- Hurrengo urratsak.
Aurrez izena emanda bertaratzea.