Prestakuntza

Komunitate Zirkulu Berrezarleak

Irakaslea: ANAME

Prestakuntza honek bizipen eta praktikako ibilbide bat eskaintzen dizu, ikuspegi berrezarlea eta zirkulu berrezarleen metodologia eta praktika komunitate esparruan integratzeko.

Prestakuntzan zehar teoria eta praktika uztartuko ditugu honako hauetarako:

  • Paradigma berrezarlea eta bere eraldatzeko ahalmena ulertzeko.
  • Zirkulu berrezarlea harreman mota gisa ezagutzeko.
  • Galderen eta gatazken analisirako tresna zehatzak ezagutzeko.
  • Elkarrizketa zirkuluak urratsez urrats diseinatzen eta erraztu ahal izaten ikasteko.

Prestakuntza formatu parte-hartzaile eta bizipenezkoan garatzen da, zirkuluan lan eginez, pertsonaletik profesionalera, eta eguneroko elkarrizketetatik zailenetaraino progresiboki aurreratuz.

Prestakuntza prozesu honetan zehar esploratuko dugu nola sortu elkargune seguruak, nola sustatu komunikazio eraginkorra eta nola erraztu prozesu hauek. Ikuspegi honetatik, gatazka ikasteko, erantzukizuna hartzeko eta ehun soziala indartzeko aukera bihurtzen da.

  • 8 orduko ikastaroa: 2 saiotan banatua, abenduaren 11 eta 18an, 16:00-20:00 ordutegian izango dira.
  • Aurrez aurrekoa: COTSN egoitza (Irunlarrea 54, behea. Iruña).
  • Maite Virto Ibáñez, ANAMEko erraztailea eta gizarte langilea.
  • Ikuspegi berrezarlearen oinarriak eta komunitate esparruan duen aplikazioa ulertzea.
  • Elkarrizketa sustatzeko, gatazkei aurre egiteko eta komunitate harremanak indartzeko oinarrizko tresnak eskuratzea.
  • Komunitate testuinguru desberdinetan zirkulu berrezarleak diseinatzeko eta erraztekO gakoak ezagutzea.
  • Komunitatea eta harremanak.
  • Zirkulua harreman mota gisa.
  • Zirkuluak: kontzeptua, printzipioak eta onurak.
  • Tipologia ikuspegiaren arabera.
  • Zirkulu berrezarleen egitura eta faseak.
  • Diseinua eta erraztea.
  • Prestakuntza metodologia parte-hartzaile baten bidez emango da, horretarako talde-dinamika eta teknika aktibo desberdinak erabiliz. Prestakuntzak zati bizipenezko bat izango du.
  • Doakoa. Nafarroako Gobernuak diruz lagundutako prestakuntza.
  • Epea zabalik 2026ko abenduaren 4ra arte.