Azaroaren 25ero ahotsa altxatzen dugu emakume izate hutsagatik emakumeen aurka gauzatzen diren indarkeria mota guztien kontra.
A25ak Mirabal ahizpak gogoratzen ditu; Rafael Leónidas Trujillo diktadorearen aginduz 1960ko azaroaren 25ean eraildako hiru ekintzaile dominikarrak. Haien historia erresistentziaren eta borrokaren ikur bihurtu zen indarkeriaren eta zapalkuntzaren aurrean. 1999an, Nazio Batuek Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna izendatu zuten data hau.
Gaur ere arrazoiak ditugu kalera irteteko. Indarkeria matxistak giza eskubideen urraketa bat eta gure gizarteko egiturazko desberdintasunen adierazpen bat izaten jarraitzen du.
A25 honetan, elkarrekin goaz manifestaziora
Elkargotik elkargokide guztiak gonbidatzen zaituztegu datorren azaroaren 25eko manifestazioan elkarrekin parte hartzera. Elkar topatu, batera ibili eta indarkeria matxistarik gabeko gizarte batekin dugun konpromisoa ikusarazi nahi dugu.
📅 Data: azaroak 25.
📍 Topagunea: El Bosquecillo tabernako atea.
🕒 Ordua: 18:45.
Bazatoz?
Indarkeria matxisten aurkako borrokak konpromisoa, presentzia eta ekintza kolektiboa behar dituelako.
Eta, ondo dakigun bezala, ikusten ez badira ere, badaude: ikusaraz ditzagun indarkeria guztiak. Izan ere, emakumeen aurkako indarkeriak ez du beti marka ikusgarririk uzten. Badaude normalizatzen diren, oharkabean pasatzen diren edo aitortuak izateko zailtasunak dituzten adierazpenak, baina eskubideak ere urratzen dituztenak eta emakumeen autonomia mugatzen dutenak.
Aurten, “Ikusten ez badira ere, hor daude” kanpainaren bidez, horietako hirutan jarri nahi dugu arreta:
Indarkeria sinbolikoa: estereotipoetan, mezu sexistetan eta desberdintasuna betikotzen duten irudikapenetan ageri dena. Normala dirudienak ere indarkeria errepika dezake.
Indarkeria bikarioa: emakume bati mina egiteko alabak, semeak edo beste hurbileko pertsona batzuk tresna gisa erabiltzen direnean. Inor ez da kontrol- edo zigor-tresna gisa erabili behar.
Indarkeria psikologikoa: kontrolak, mehatxuek, umiliazioek edo isolamenduak emakumeen autoestimua eta autonomia kaltetzen dituztenean.
Beti ikusten ez badira ere, indarkeria horiek existitzen dira eta ondorioak dituzte. Horiek aitortzea eta izendatzea ezinbestekoa da haien aurka borrokatzeko.
Gizarte Lana, indarkeriarik gabeko bizitzarekin konprometitua
Giza eskubideekin, gizarte-justiziarekin eta berdintasunarekin konprometitutako lanbide gisa, funtsezko zeregina dugu indarkeria matxisten prebentzioan, hautematean, arretan eta akonpainamenduan.
A25 honetan, emakume guztiekin dugun konpromiso profesional eta kolektiboa aldarrikatzen dugu.
Ez delako inolako indarkeriarik ikusezin utzi behar. Emakume batek ere ez diolako horri bakarrik aurre egin behar.
A25 honetan, kaleetan elkartuko gara. Bazatoz?


