Concepción Arenal-ari buruzko liburuaren aurkezpena NGLEOk antolatuta.

Ira 17, 2021

Concepción Arenal-ari buruzko liburuaren aurkezpena NGLEOk antolatuta.


Atzo, irailak 16, NGLEOak antolatutako Concepción Arenal liburuaren aurkezpena egin zen. Ekitaldian izan ziren egilea, Francisco Idareta, Lorea Urabayen, Nafarroako Gizarte Langintzaren Elkargo Ofizialeko presidentea eta Alvaro Gallo, Gizarte Laneko Kontseilu Nagusiko ordezkaria. Horrez gain, aurretik izena emandako elkargo kideek liburua erosteko aukera izan zuten eta ale baten zozketan ere parte hartu zuten.

Aurkezpenean, Arenalen figurak Espainian Gizarte Lanaren aitzindari izan duen garrantziaz hitz egin zen, Europako korronteek eragindako erreforma ekarpenak, egungo pentsamendu soziala indarrean dagoen Gizarte Lanean, bere ekarpen metodologikoak, e.a. Gizarte langintzan duen garrantzia munduko beste erreferentzien mailan, hala nola Jane Adams eta Mary Richmond, baloratu zen.