Gaur ahotsa altxatzen dugu.
Nafarroako Gizarte Langintzako Elkargo Ofizialetik irmoki gaitzesten ditugu indarkeria matxista guztiak eta emakumeen aurkako eraso oro arbuiatzen dugu. Hala adierazi dugu sare sozialetarako prestatu dugun oharrean.
Zifra bakoitzaren atzean bizitza bat kendua dago, familia bat hautsia eta komunitate oso bat sakonki kolpatua. Hilketa bakoitza ez da zenbaki hutsa: normalizatu ezin dugun porrot kolektiboa da.
Gizarte justiziarekin eta giza eskubideekin konprometitutako lanbidea den heinean, Gizarte Lanak funtsezko eginkizuna du indarkeria matxistaren prebentzioan, detekzioan eta esku-hartzean. Gizarte langileek arrisku-egoerak antzematen dituzte, babes- eta errekuperazio-prozesuetan laguntzen dute, baliabideak koordinatzen dituzte, laguntza-sareak aktibatzen dituzte eta eskubideetarako sarbide eraginkorra defendatzen dute. Halaber, desberdintasuna sostengatzen duten egiturak eraldatzeko eragin politikoa egiten dugu.
Genero-indarkeria ez da gertakari isolatu edo pribatua: giza eskubideen urraketa sistematikoa da, emakumeen eta gizonen arteko egiturazko desberdintasunean sustraitua.
Honako hau aldarrikatzen dugu:
- Zerbitzu publiko sendoak
- Baliabide egonkorrak eta nahikoak
- Gizarte Lanaren funtsezko eginkizunaren aitortza indarkeria matxistaren aurkako borrokan
- Prestakuntza espezializatua, modu batean edo bestean, gaitz hau pairatu behar izan duten emakumeekin lan egiten duten profesional guztientzat
Ezin gara zifretara ohitu.
Ezin dugu beste aldera begiratu.
Hilketa bakoitzak erantzun kolektiboa eskatzen du.
#8M, Emakumeen Nazioarteko Egunari begira, kanpaina bati ekiten diogu gogorarazteko benetako berdintasuna gizarte zerbitzuetatik, laguntza profesionaletik eta konpromiso sozialetik ere eraikitzen dela. Hurrengo egunetan hausnarketak partekatuko ditugu, indarkeria matxistarik gabeko gizartea eraikitzeko Gizarte Lanaren eginkizuna ikusarazteko.


