Gizarte Lana eta Bitartekaritza- Espazio partekatua

Urt 25, 2024

Gizarte Lana eta Bitartekaritza- Espazio partekatua

Atzo izan zen Elkargoan seihileko honetarako planifikatu dugun Espazio Partekatuen lehenengo saioa. Oraingoan, urtarrilaren 21ean Bitartekaritzaren Europako Eguna ospatu dugula aprobetxatuz, gai horri buruzko esperientziak eta ezagutzak partekatu nahi izan ditugu.

Gure lankideek bitartekaritzaren inguruko esperientziak partekatu dituzte. Maite Virto eta Maria Rovira, Nafarroako Bitartekotza Elkartean (ANAME) lan egiten dutenak, eta Gema Escalada eta Itziar Garatea, Elkargoan dagoen bitartekaritza-zerbitzuan aritzen direnak.
Eskerrik asko hausnarketarako, esperientziak eta ezagutzak partekatzeagatik, gune aberats honetan.

Hurrengo gunea otsailaren 28an izango da eta oraingoan Osasun Mentala eta Gizarte Lana izango da gaia. Ez galdu!!!

     

Nafarroako Gizarte Langintzaren Elkargo Ofizialak gizarte zerbitzuek aurre egin beharreko erronka sozial berriei buruzko jardunaldian parte hartu du

Nafarroako Gizarte Langintzaren Elkargo Ofizialak gizarte zerbitzuek aurre egin beharreko erronka sozial berriei buruzko jardunaldian parte hartu du

Nafarroako Gizarte Langintzaren Elkargo Ofiziala, Rocío Setuain idazkaria ordezkari gisa, funtsezko jardunaldi batean parte hartu zuen. Jardunaldi horretan, Foru Komunitateko gizarte zerbitzuek...