Baja edo lekualdatze-eskaera

Kolegiatzea nahitaezkoa da legez eta, gainera, Gizarte Laneko profesional gisa dituzun interesak babesteko mekanismoa da.

Nafarroako Gizarte Laneko Elkargo Ofizialak zure ibilbide profesionaleko etapa ezberdinetan laguntzen dizu. Elkargotik baja eskatu nahi baduzu, zure espedientea beste elkargo profesional batera lekualdatu nahi baduzu edo erretiroa jakinarazi nahi baduzu, zure egoera argi, modu errazean eta zure beharretara egokituta kudeatzeko informazioa eta prozedurak jartzen ditugu zure esku.

Kudeatu zure egoera kolegiala modu errazean eta berme guztiekin.

NOIZ ETA NOLA ESKATU BAJA EDO LEKUALDATZEA?

Noiz eska daiteke baja?

> Langabezia-egoera.

> Erretiroa edo ezgaitasuna.

> Profesioa ez egikaritzea eta Gizarte Laneko titulazioa izateagatik lanpostura sartu ez izana.

> Beste elkargo profesional batera lekualdatzea.

Araudia

Zer dokumentazio aurkeztu behar da?

> Langabezia-egoera: Bizitza Laboral eguneratua.

> Erretiroa edo ezgaitasuna egiaztatzea: Gizarte Segurantzak emandako dokumentua edo bizitza laborala.

> Gizarte Laneko lanbidea ez egikaritzearen egiaztagiria: beste lanbide bat betetzen dela frogatzen duen lan-kontratua.

> Beste elkargo batera lekualdatzea: Zehaztu zein elkargotara.

Nafarroako Gizarte Laneko Elkargoa