Nafarroako Gizarte Langintzaren Elkargo Ofizialak aldizkari digital berri bat aurkezten du

Ots 2, 2026

Nafarroako Gizarte Langintzaren Elkargo Ofizialak aldizkari digital berri bat aurkezten du

Lanbidearekiko maitasunez, ezagutzez eta eraldaketarako ideiez betetako Aldizkari berri bat.

Nafarroako Gizarte Langintzaren Elkargo Ofizialak (NGLEO) bere elkargo-aldizkariaren edizio berri bat aurkeztu du; argitalpen berritu bat, formatu digitalaren aldeko apustua egiten duena, Gizarte Langintza bai elkargokideei bai herritarrei oro har hurbiltzeko bide gisa.

Aurkezpen-ekitaldia joan den ostegunean egin zen, Iruñean dagoen Elkargoaren egoitzan, eta Gizarte Langintzako profesionalak bildu zituen topagunerako, elkarrizketarako eta ideien trukerako pentsatutako espazio batean.

Saioan zehar edizio berri honen eduki nagusiak ezagutarazi ziren, baita aldizkaria egiteko prozesua ere; prozesu horretan elkargokide askok eta sektoreko profesional ugarik parte hartu eta lagundu dute.

Aldizkariak artikulu profesionalak, esperientzia praktikoak, Gobernu Batzordearen gogoetak eta ekarpen kritikoak biltzen ditu, gaur egungo gizartean Gizarte Langintzak duen zeregina balioan jartzen dutenak.

Bere edukien bidez, argitalpenak ezagutza partekatua sortzea, pentsamendu kritikoa sustatzea eta lanbideak esku hartzen duen esparruen aniztasuna ikusaraztea du helburu.

Elkargotik azpimarratu dute aldizkari honen helburu nagusietako bat kolektibo profesionalarekiko pertenentzia-sentimendua indartzea dela, elkargokideentzat hausnarketarako eta parte-hartzerako gune komun bat eskainiz.

Aldi berean, argitalpena herritarrentzat irekitako leiho gisa ulertzen da, Gizarte Langintzaren gizarte-garrantzia eta ongizate kolektiboari egiten dion ekarpena erakusteko.

Aurkezpenaren ondoren, bertaratutakoek inpresioak partekatu ahal izan zituzten giro lasai batean, harreman profesionalak sendotzea eta esperientzien trukea sustatuz.

      

Edizio berri honekin, Nafarroako Gizarte Langintzaren Elkargo Ofizialak berrikuntzarekin, elkargo-parte-hartzearekin eta Gizarte Langintzaren zabalkundearekin duen konpromisoa berresten du, lanbideari ahotsa emango dioten formatu eta espazio berrien alde eginez.