2021eko Gizarte Langintzaren Munduko Egunaren ospakizuna.

Mar 3, 2021

2021eko Gizarte Langintzaren Munduko Egunaren ospakizuna.

Dakizuenez 2021eko martxoak 16ean (asteartean) Gizarte Langintzaren Munduko Eguna ospatzen da. 

Egun berezi honetan munduko Gizarte Langile guztiak mezu berbera zabaltzen dugun eguna izaten da. 2021. urteko mezua “Ubuntu- Ni naiz gu garelako” da. .

“Ubuntu- Ni naiz gu garelako pertsonen eta beraien inguruneak elkarrekin konektatzeko filosofia isladatu nahi du. 

Horregatik, Nafarroako Gizarte Langintzaren Elkargo Ofizialak eta NUPak elkarrekin egindako ospakizunara gonbidatu nahi zaituztegu. Aurtengo gaia osasun gizarte langintza izan da eta honetarako Piluka García (NUPako irakaslea eta Gizarte Langilea) izango dugu gurekin, baita ere Michelle Lanciego eta Ainara Peralta NUPako ikasleak. Programa honen barruan I Concepcion Arenal sariak banatuko dira, sari hauek Gizarte Langintzaren inguruan egindako ikerketak eta ibilbide profesionalak azpimarratu nahi ditu.     

Izen ematea beharrezkoa da helbide honetan:  https://forms.gle/AfXQohZd7aSUwGaM8

Etor zaitez eta arratsaldean gurekin pasa!!!!