Nafarroako Gizarte Langintzaren Elkargoak hiru lan-talde berri jarri ditu abian, elkargokide eta aurre-elkargokideei zuzenduta; lankidetza, berrikuntza eta elkarren arteko ikaskuntza sustatzeko sortutako guneak dira.
Aukera paregabea gure lanbidean eta komunitatean modu aktiboan parte hartzeko!
Haurtzaroa, Nerabezaroa eta Familien Taldea
- Haur eta nerabeen babesa, garapena eta ongizatea lantzera bideratua.
- Familia eta adingabeengan zuzenean eragiten duten ekimen eta proiektuak sortu nahi dituztenentzat aproposa.
Gizarte Zerbitzuen Taldea
- Gizarte zerbitzuen esparru desberdinetako jardun profesionalari buruz hausnartzeko eta eguneratzeko gunea.
- Esperientziak, ezagutzak eta jardunbide egokiak partekatzeko ezin hobea.
Gizarte Langintza Gaztearen Taldea
- 20 eta 35 urte bitarteko profesionalentzat soilik.
- Elkargokide gazteen parte-hartzea sustatzeko eta gizarte langileen belaunaldi berrien arteko harremana indartzeko diseinatua.
Baduzu talde berri baterako ideiarik?
Lan-talde berri bat proposatu nahi baduzu, izen-emateko galdetegian adierazi besterik ez duzu egin behar.
Zure ekimenak aldea eragin dezake!
Izena emateko epea
- Otsailaren 28ra arte.


