NGLEO izan da Nafarroako V. Europako Bitartekaritza Astean saritutako erakundeetako bat

Urt 22, 2023

NGLEO izan da Nafarroako V. Europako Bitartekaritza Astean saritutako erakundeetako bat

Urtarrilaren 21ean Bitartekaritzaren Europako Eguna ospatzen da. Urtero (bost dira jada), egun honen inguruan eta omenez, hainbat jarduera egiten dira Mediación Navarra-k antolatuta. Aurten egitaraua anitza izan da eta joan den astean zehar hiru jardunaldi antolatu dira. Ostiralean, urtarrilak 20, programa hau sari-banaketarekin amaitu zen (urtero egiten dute, bitartekaritza bultzatzeko eta ikusarazteko lanean ari diren elkarte, erakunde eta/edo pertsonei zuzendutako sariak izaten dira).

Aurten, saritutako erakundeetako bat Gizarte Langintzaren Elkargo Ofiziala izan da, eta, honen bitartez, Elkargoak Nafarroan 2016az geroztik egiten duen bitartekotza sustatzeko lana omendu nahi izan da. Sari horrek bitartekaritzan ikuspegi psikosozialak duen garrantzia eta aintzatespena adierazten du.

Lorea Urabayen saria jaso du (NGLEOko lehendakaria) Elkargoaren ordezkari gisa, bitartekaritza-batzordeko hainbat kiderekin batera. Horrela, Elkargoan bitartekaritza-zerbitzua egotea ahalbidetu duen talde-lana eta elkarlana ikusarazi nahi izan dira.

Eskerrak eman nahi dizkiegu urte hauetan  bitartekaritza bultzatu duzuen guztiei. Sari hau zuengatik da!!!!