Txosten soziala irizpen teknikoa da, dokumentu tresna bezala erabiltzeko balio duena eta gizartelangileak esklusiboki egin
eta sinatzen duena. Gizartelangileak ohartu behar du hori egiterakoan nolako erantzukizuna hartzen duen, eta gizarte-txosten
zorrotzak sortu ahal izateko behar duen denbora eta ahalegina eskaini behar ditu; modu horretan, datuak babesteko legedia
ere kontuan izan beharko du, txosten sozialak egitearekin informazioa uzten dela ulertzen baita.
Beraz, beharrezkoa da gizarte-langileok gure lanjardunari buruzko gogoeta egitea, txosten soziala egiteari dagokionean, eta,
horretarako, metodologia egokia erabili ahal izatea. Ikastaroan, metodologia teoriko-praktikoa jorratuko da, eta, era horretan,
irakasleak nahiz partehartzaileek kasu praktikoak proposatuko dituzte.
Horrela, gizarte-langile gisa ditugun gaitasunak hobetu ahal izango ditugu txosten sozialak egiterakoan, gure praktikan ohikoak diren dilema etikoak eta legezkoak ebatziz.
Gizarte Laneko lidergo etikoa
Azken asteetan zehar, “Lidergoa kudeatzea eragin eta modu etikoan konbentzitzeko” tailerraren lehen bi saioak ospatu dira, Nafarroako Gizarte Langintzako Elkargo Ofizialak bere etengabeko...