Elkargokideen betebeharrak eta eskubideak

Nafarroako Gizarte Langintzaren Elkargo Ofiziala

Nafarroako Gizarte Langintzaren Elkargo Ofizialean elkargoko kide egitearen betebeharrei eta eskubideei buruz gehiago jakiteko.

Elkargokideen betebeharrak

Elkargokide guztiek betebehar berak dituzte, eta honako hauek dira betebehar horiek:

  • Lanbidea etika profesionalaren arabera garatzea.
  • Jarduera profesionala Elkargoaren estatutuek eta legediak eskatzen duenera egokitzea eta elkargo-organo ezberdinek hartutako akordioei men egitea.
  • Elkargo-organoen aurrean agertzea horrela eskatutakoan.
  • Kuotak eta gainerako korporazio-kargak ordaintzea, ohikoak zein ohiz kanpokoak, Estatutu hauetan ezarritakoaren arabera.
  • Elkargoari intrusismo profesionaleko edozein ekintzaren berri ematea, Elkargoak hori saihesteko beharrezko neurriak har ditzan; halaber, legez kanpoko jarduerak jakinaraztea, elkargokide ez egiteagatik edo jakinarazpenaren xedeko profesionala lanbidean jarduteko gaitasunik gabe utzita edo zigortuta egoteagatik.
  • Leialtasun mailarik altuenarekin jorratzea Elkargoarekiko eta gainerako elkargokideekiko harremanak.
  • Sekretu profesionala izatea, kasuak behar bezala tratatzera bideratutako profesionalen arteko komunikazioak alde batera utzi gabe.
  • Sekretu profesionala da erabiltzaile bezeroen inolako gertaerarik ez erakusteko edo haien inguruko dokumenturik ezagutzera ez emateko dagoen betebeharra eta eskubidea, berak horien berri jakindakoan, jardunbide profesionalaren arabera.
  • Gobernu Batzordearekin batera lan egitea eta eskatutako interes profesionaleko gaien inguruko informazioa edota elkargokideek egokitzat jotako gaien inguruko informazioa ematea.
  • Elkargoari jakinaraztea egoitza edo helbide profesionala aldatuz gero.
  • Batzar Orokorretara pertsonalki edo legez ordezkatuta joatea eta hauteskundeetan parte hartzea, Estatutu hauetako 26. eta 27. artikuluetan aurreikusitakoaren arabera.
  • Estatutu hauetako artikuluetan ezarritakoaz gain, elkargokideen betebeharrak dira Estatutu hauei men egitea eta horiek betetzea, nahiz horietatik edo une bakoitzean indarrean diren preskripzio juridikoetatik, etikoetatik edo deontologikoetatik eratorritako bestelako betebeharrak betetzea.

Elkargokideen eskubideak

ELKARGOKIDEEN ESKUBIDEAK

 

  • Lanbidean askatasun osoz jardutea, esparru juridiko, deontologiko eta estatutarioaren barruan.
  • Korporazio-kudeaketan parte hartzea, eta, beraz, eskariak egiteko, botoa emateko eta zuzendaritza-karguetara heltzeko eskubidea gauzatzea, Estatutuetan ezarritako prozeduren eta baldintzen arabera.
  • Lanbidean behar bezala jarduteko behar dezakeen laguntza eta babesa lortzea Elkargoaren eskutik; baita, eskubide profesionalak edo elkargokoak kaltetuak izan direla uste denean ere.
  • Gainerako elkargokideak errespetatuaz, Elkargoaren ondasunak eta zerbitzuak erabiltzea eta horietaz gozatzea Estatutuetan ezarritako baldintzetan.
  • Elkargoaren jarduera profesionalaren eta sozialaren berri izatea buletinen, giden, urtekarien eta bestelako argitalpenen bitartez.
  • Elkargokideentzat interesgarriak diren jarduera eta zerbitzu komunak jasotzea, arlo profesionalean, prestakuntzan, kulturalean, asistentzialean eta prebentzio-arloan.
  • Elkargoari eskatzea lan profesionalak bisatzeko, profesionalak horrela eskatzen dionean.
  • Elkargoaren babesa lortzea sekretu profesionala erabiltzeko eta mantentzeko.
  • Elkargokidearen txartela erabiltzea.
  • Gobernu Batzordeari interpelazioak zuzentzea.
  • Zentsura-botoa erabiltzea.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies