Elkargoko kide egitea

Nafarroako Gizarte Langintzaren Elkargo Ofiziala

Elkargoko kide egiteak elkarrekin konektatzeko, elkarren laguntza handiagoarekin lan egiteko eta
batzen gaituen lanbideari geure ekarpena egiteko aukera ematen digu.

Elkargoko kide egiteko 10 arrazoi

Elkargoko kide egiteko eta gure lanbidearen jardueran eta eraikuntzan parte hartzeko badira arrazoi interesgarri eta aberasgarri ugari. Hona hemen horietako batzuk:

1. Gure lanbidea defendatzea.

GIZARTE LANA……AITORTUTAKO LANBIDEA DA? Norengana jo dezaket bultzatu, babestu edo argitu nahi ditudan gaiak jorratzeko? Iritzia eman dezaket? Parte har dezaket?
Elkargoak gure jarduera profesionala defendatzen du arlo ezberdinetan, eta, era berean, taldearen lanbidea eta ongizatea zaintzen ditu erantzukizun profesionalei begira.

2. Elkargoko Lantaldeak edo Batzordeak sortzea eta/edo horietan parte hartzea:

Elkargoko batzordeetan parte har daiteke; hala nola, Osasun Batzordean, Gizarte Zerbitzuen Batzordean, Bitartekaritzan, Gizarte Lan Komunitarioan eta Komunikazio Batzordean. (lantalde/batzordeetarako esteka)

3. Gure Enplegu-poltsan sartzea eta Gizarte Langintzari buruzko informazio erreferentea eskuratzea.

Gure inguruneko enpresa edo instituzio publikoek Elkargora jotzen dute gizarte-langile bila dabiltzanean; beraz, Enplegu-eskaintzen inguruko informazio-zirkularrak zure postan jasoko dituzu.
Halaber, Gizarte Langintzaren gainean zure ingurunean egingo diren jarduera, prestakuntza, hitzaldi, jardunaldi eta abarri buruzko informazioa jasoko duzu astero.

4. Prestakuntza etengabea eta iraunkorra.

Birzikla zaitez, sakondu eta partekatu zure jakituriak!!! Gaiak proposa ditzakezu prestakuntza-planetan kontuan har ditzagun.
Abantailak izan ditzakezu Elkargoak eta beste erakunde batzuek (haiekin hitzarmenak ditugunean) antolatutako ikastaroak egiteko.
Profesional gehiago ezagutuko dituzu, eta haiekin ezagutzak partekatu eta ikasi ahal izango duzu!

5. Erantzukizun zibileko asegurua elkargokideentzako baldintza bereziekin

Gero eta garrantzitsuagoa da Erantzukizun Zibil Profesionaleko Aseguru egokia izatea. Elkargoak behar bezalako asegurua eskaintzen dizu, norberak bere aldetik lor ez ditzakeen baldintzekin.

6. Aholkularitza juridikoa

Nola argituko ditut nire lanbideari buruzko zalantzak? Nola babes naiteke?
Elkargoak eskumen profesionalen eta tituluaren atribuzioen inguruko aholkularitza juridikoa eskaintzen dizu; Elkargoko Aholkularitza Juridikoak bere gain hartuko ditu horiek. Halaber, aurretiko eta doako aholkularitza eskaintzen du, besteak beste, erantzukizun zibil nahiz penalari buruzko gai orokorren inguruan.

7. Jakinduria eguneratzea: “zure ezagutza izan bizirik”

Gizarte Langintzako Kontseilu Nagusiak eta Elkargoak zure eskura dute Gizarte Langintzari buruzko dokumentazioa, elkargokideentzat dokumentu interesgarriarekin eta informazio eguneratuarekin.

8. Elkargoaren Bitartekaritza Zerbitzura jotzeko aukera

Elkargoak Bitartekaritza Zerbitzu bat du, eta zuk zerbitzu hori eskura dezakezu Elkargoko kide izateagatik.

9. Ezagutzaren inguruko hausnarketa eta kudeaketa

Profesionalen arteko jarduera eta topaketa ezberdinen bitartez, hausnarketa-guneak partekatzen ditugu, ezagutza jasotzeko eta ikasteko helburuarekin.
Era horretan, topaketa horiek sustatzeko jarduera ezberdinak antolatzen ditugu: kafe-tertulia, pentsatzeko txokoa,…

10. Liburutegi-zerbitzua: zuretzako espazioa!!!

Ikasteko edo kontsultak egiteko lekua behar duzu? Oposizioak prestatzeko edo lanbideko gairen bat jorratzeko talde bat sortu nahi duzu? Eman zure ideiak gure funts bibliografikoa areagotzeko.
Elkargoaren aretoa erabili dezakezu, aurrez eskatuta.

Gainera, ondorengoak eskura ditzakezu…..

– Elkargoaren kuota murriztuak; Elkargoaren kuotaren ordainketa desgraba dezakezu

Errenta-aitorpenean, abantaila fiskalak dituzu Elkargoaren kuota desgrabatzen baita.
Deskontua duzu Elkargoaren kuotetan baldin eta langabezian bazaude eta kuota ordaindu aurreko 5 hilabetetan prestaziorik kobratu ez baduzu.
Erretiroa hartutako elkargokideek ez dute kuotarik ordaintzen, eta, hala nahi izanez gero, informazioa jasotzen jarrai dezakete.
Horrez gain, jakin behar zenuke…

– Elkargoko kide egitea DERRIGORREZKOA dela.

Gizarte Laguntzaileen Elkargo Ofizialak sortzeari buruzko apirilaren 13ko 10/1982 Legearen (estatukoa) 3. artikuluan honela agertzen da: «lanbidean aritzeko derrigorrezkoa da dagokion Elkargoan kide egitea». Artikulu osoa.

Elkargoko kide egiteko baldintzak

  • NANaren fotokopia
  • Tituluaren orijinala eta fotokopia edo titulua izapidetzen aritzea egiaztatzen duen Ziurtagiria. Orijinala ere aurkeztu behar da. On line eginez gero, bidali titulua konpultsatuta.
  • Banku-kontu zenbaki osoaren fotokopia, kuoten ordainagiriak zordundu ahal izateko.
  • Bi argazki (karnetarako modukoak).
  • Elkargoaren kontuan, 72,12 euro sartu izana ikasketak duela bi urte edo bi urte baino gutxiago amaitu badira edo 120,20 euro ikasketak duela bi urte baino gehiago amaituz gero. Elkargoaren kontua hau da: NAFARROAKO RURAL KUTXA, ES913008/0077/12/0703139220. Zenbateko hori Elkargoan izena emateko ordaindu behar da, eta ordainketa bakarrekoa da.
  • Elkargoaren kontuan elkargokide egitearen kuotaren zati proportzionala (zein hilabetetan elkargokide egin den kontuan hartuta) sartu izana egiaztatzen duen ordainagiria:
    • Urtarrila eta uztaila: 51,50 €
    • Otsaila eta abuztua: 42,90 €
    • Martxoa eta iraila: 34,32 €
    • Apirila eta urria: 25,74 €
    • Maiatza eta azaroa: 17,16 €
    • Ekaina eta abendua: 8,58 €
  • Eskabidea deskarga daitekeen edo Elkargoan emango den ereduaren arabera.
  • Banku-.baimena deskarga daitekeena edo Elkargoan emango dena.
  • Elkargoan emango den txartelaren fitxa.

Dokumentazio hori guztia Elkargoan aurkeztu beharko da edo, bestela, eskaneatu eta on line bidali.

Behin elkargoko kide eginda, elkargokidearen kuota (51,50 €) sei hilabetetik behin ordainduko da, urtarrilean eta uztailean.

2013ko lehen seihilekoaz geroztik, elkargokidearen kuotan %25eko deskontua dute langabezian aurkitzen diren elkargokideek.

Beherapen hori lortzeko, interesatuek eskaera egin beharko dute, eta, horretarako, uztaileko kuoten kasuan, ekainaren 25era bitarte, eta urtarrilekoei dagokienean, abenduaren 25era bitarte, aurkezpen-egunaren aurreko bost hilabetetako lan-bizitzaren agiria bidali beharko dute Elkargora.

Denboraldi horretan zehar, langabezia-egoeran aurkitzen bada inolako prestazio-motarik gabe, aipatu deskontua aplikatuko zaio.

  • ELKARGOKO KIDE EGITEKO ESKAERA
  • BANKUAREN BAIMENA
  • GIZARTE-LANEKO 4. MAILAKO IKASLEENTZAKO AURREKOLEGIATZEA
  • ELKARGOKIDE IZATETIK BAJA EMATEKO ESKAERA