Nafarroako Gizarte Langintzaren Elkargo Ofiziala
Elkargoko kide egiteak elkarrekin konektatzeko, elkarren laguntza handiagoarekin lan egiteko eta
batzen gaituen lanbideari geure ekarpena egiteko aukera ematen digu.
Azken Albisteak
NGLEO izan da Nafarroako V. Europako Bitartekaritza Astean saritutako erakundeetako bat
Urtarrilaren 21ean Bitartekaritzaren Europako Eguna ospatzen da. Urtero (bost dira jada), egun honen inguruan eta omenez, hainbat...
NGLEOk Ohiko Batzar Nagusia egin du gaur
Gaur, 2023ko urtarrilaren 19an, NGLEOren Ohiko Batzar Nagusia egin dugu. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi. Plazer handia izan...
Bitartekotzako V. Aste Europarra-n programatutako ekintzak aurrera doaz
Aste honetan Bitartekotzako V. Aste Europarra ospatzen ari da, eta Mediacion Navarra-k antolatutako programan hainbat jardunaldi...
“Elkartean” Desgaitasun fisikoa duten eta indarkeria matxista jasaten duten emakumeei zuzendutako gidaren aurkezpena
Gipuzkoa, Alaba, Bizkaia eta Nafarroako Elkargoen arteko gidaren aurkezpena eskeintzen dizuegu. Aurkezpena Online izango da eta...
“Elkarrizketa eta aldaketa esku-hartze sozialean” kurtsoa online NGLEOan
Prestakuntza honen bidez, esku-hartze sozialeko tresna hori sakonago lantzeko aukera eskaintzen dizuegu. 20 orduko prestakuntza (12...
“Buruko nahasmendu larria duten familiekin esku hartzeko” online ikastaroa NGLEOan
Prestakuntza interesgarria eskaintzen dizuegu NGLEOan, online egin dezazuen. Martxoaren 6an hasiko den 100 orduko ikastaroa da. +...
Ongietorria
Nafarroako Gizarte Langintzaren Elkargo Ofizialeko Gobernu Batzordeak ongietorria egin nahi die Elkargoaren web guneko kide guztiei.
Web gune hau gure lanbidea eta gure profesionalak bistaratzeko plataforma bat izatea gustatuko litzaiguke, esku-hartze sozialaren eremuan elkartzeko, ikasteko eta jakituriak trukatzeko espazioa izatearekin batera.
Egiten dugunaren partaide izatea nahi dugu gure kide guztiak; gaurko eta etorkizuneko erronkei aurre egitea ezinbestekoa dugulako.
Maitasun eta berotasun handiarekin egin dugu erreminta berri hau, eta zuen guztion lankidetzarekin eraldatzen joatea espero dugu.
Lorea Urabayen Latorre (Nafarroako Gizarte Langintzaren Elkargo Ofizialeko lehendakaria)

Elkargoa

Nafarroako Gizarte Langintzaren Elkargo Ofiziala Zuzenbide Publikoko Korporazioa da, lanbidea ordezkatzen duena eta nortasun juridiko propioa eta helburuak betetzeko gaitasun osoa dituena. Nafarroako Foru Komunitateko lurralde-eremuan kokatzen da.
Gune honen helburua da komunikazioa eta informazioaren eta ezagutzaren transmisioa hobetzea eta arintzea Elkargoaren eta bertakoak garen profesionalen artean.
Hain zuzen ere, Elkargoaren bizimoduan parte hartzeko, gure eginkizuna zabaltzeko eta elkargokideen eta ordezkatzen dituen erakundearen artean harreman estuagoa izateko beste modu bat da.
Nafarroako Gizarte Langintzaren Elkargo Ofizialaren egitekoa da tresna hau zuen eskura jartzea, lanbide-trukea (iritziak, ikuspegiak, eztabaidak, esperientziak, kezkak, e.a.) errazte aldera. Modu horretan, foroa eta ikastaro, mintegi, biltzar eta abarrei buruzko informazioa, buletina, gure arlo profesionalaren inguruko legeria, enplegu-poltsa nahiz eskatu ahala eta gure aukeren arabera gehitzen joango garen bestelako zerbitzuak agertuko dira bertan.
Soilik gogoratu nahi genuke Elkargoa elkargokide guztiok osatzen dugula eta web gunea baliagarria izango dela zuen erabileraren eta feedback-aren arabera. Beraz, zuen itxaropenak betetzen joatea espero dugu.

Xedea

Ikuspegia

Balioak
Elkargoko kideen eskubide eta interes profesionalak defendatzea.
Sektore publiko eta pribatuekiko lankidetza, gizarte eremua babestu eta sustatzeko.
- Gizarte-eskubideekiko konpromisoa.
- Sektore profesionalak sustatzea.
- Zainketa.
- Profesionalizazioa eta lanbide-nortasuna.
- Erantzukizuna.
- Parte-hartze soziala sustatzea.
- Sareko eta taldeko lana.
- Gardentasuna.
- Berdintasuna.
Gizarte Langilearen lanbidearen Kode Deontologikoa gure jardunaren erreferentea da, eta gizarte-langileen eta elkargoaren konpromiso etikoa definitzen du.
Nor gara
Elkargoa honako hauek osatzen dute:
Batzordeko kideak, administrazio-langileak eta batzordeetako kideak.
Gobernu batzordeko kideak eta komisio ezberdinetako kideak Elkargoan lan egiten dute inongo diru ordaina jaso gabe horren truke. Hau da, boluntario gisa daude.
Gobernu batzordekoak gutxienez hilean behin elkartu behar dira, baina behar adina bilerak egiten dira Elkargoaren funtzionamendua bermatzeko.
(Nafarroako Gizarte Langintzaren Elkargo Ofizialeko estatutuak)
Gobernu Batzordea

DIRUZAINA
IDAZKARIA
IDAZKARI TEKNIKOA
Agurtzane Aramendi
BATZORDEKIDEA
BATZORDEKIDEA
BATZORDEKIDEA
Gizarte Langilea txikitatik naizela somatzen dut eta ofizialki 2002. urtean izan nintzen, Gizarte Langintzaren ikasketak bukatu nituelako. 2007. urtean osasun arloan hasi nintzen lanean eta arlo honetan jarraitzen dut.
Zergatik Gizarte Langintza?
Niretzat, nire lanbideak duen esanahia hauxe da.. jendeari bere bizi proiektua aurrera eramaten lagundu osasun arloa bermatuz horretarako.
Nire lan esperientzia Nafarroako Hospitalean hasi zen eta San Miguel Klinikan jarraitu zuen- Alto Beloso Residentzian-. Arlo berdinean lan eginda ikusi nuen zein ezberdinak izan zitezkeen arreta emateko erak.
Horregatik 2012. urtean nire enpresa sortu nuen eta lan asko egin eta gero 2017. urtean gure zentru propioa ireki genuen Iruñan. Arreta soziosanitario zerbitzuak eskeintzen ditugun enpresa bat gara orain. Zerbitzu hauek umeei eta helduei zuzendutakoak dira maila ezberdinetan: kognitibo, fisikoa eta sentsoriala.
Zergatik Elkargoko batzarran parte hartu?
Nire enpresaren sorkuntzak perspektiba berria eman dit. Pertsonen beharrak eta hauek nola kudeatu bi gauza ezberdinak dira. Gure lanbidea aldatuz doa, Gizarte langintzan perfila berriak sortzen dira eta hauei ere arreta jarri behar diogula pentsatzen dut.
“Cuatrovientos” izeneko institutoan bukatu nituen ikasketak eta erakunde ezberdinetan lan egin ondoren, Elkargoan hasi nintzen lanean 2004 urtean.
Hemen lan egiteak Gizarte Langintzaren mundua gertutik ezagutzeko aukera eman dit eta horrekin batera Elkargoko eta batzarreko kide asko ezagutzeko aukera izan dut.
Administrazio arloan behar duzuen edozer gauzetarako hemen nauzue laguntzeko prest!!!!!
Nafarroako Gobernuan hartu dut lana gehien bat: Tuterako etxebizitzan arreta zerbitzuan, Lehen mailako arretan: Plangintzan eta ebaluaketan. Nire azkeneko urteak Emakumeen institutoan egin nituen.
Gizarte Langintzaren Eskolako irakaslea izan nintzen.
Hasieratik egin nintzen Elkargoko kidea, Elkargoko batzarrean bi aldiz parte hartu nuen oraingoa baino lehenago.
Erretiroa hartuz geroztik parte hartu dut ekintza eta mugimendu ezberdinetan eta honek erakutsi nau “beste alde” horretan dagoen ikuspuntua baloratzen.
Honek ekarri nau berriko Elkargoko batzarreko kidea izateko gogoa. Nire interesa genero ikuspuntua eta garapen komunitarioa gehiago kontutan hartzea da gure lanbide honetan.
Haurtzaro, familia eta nerabeei buruz tituloa dut, generoari buruzko tituloa eta NUPko RSCko tituloa ere.
Urte batzuk pasa nituen emakumeen bortizkearen aurkako zerbitzu batean eta beranduago doktore izateko tesi batean lanean aritu naiz azkene 4 urtetan. Nire tesiaren gaia Gizarte Langintza eta enpresaren sorkuntzari buruz da eta ia bukatzear dago.
Honegatik publikazio eta aurkezpen ezberdinak egin ditu estatu eta nazioarte mailan. ATSEL (Asociación Nacional de Trabajo Social en Ejercicio Libre) elkartean parte hartzen dut eta haren batzarraren partaide izan naiz.
Gizarte langintzarekin konpromezua dudalako parte hartu nahi dut Elkargoan. Gizarte Langintzak lan egiteko arlo zabala du eta hauen garapenean lan egiteko gogoarekin nator.
Nafarroako Gizarte Langintzaren Elkargoko idazkari teknikoa naiz 2019ko uztailatik.
Gipuzkoarra jaiotez, Lizarran bizi naiz azkeneko 14 urtetan . Hemen baino lehenago Ingalaterra, Irlandan eta Zambian bizi izan naiz proiektu ezberdinak aurrera eramanez.
Gizarte Langintzan formakuntza dut eta gizarte ekintza ezberdinetan lan egin dut.
Gizarte Langintzak duen indar eraldatzailearengan sinisten dut, bai pertsonen eta kontextu ezberdinetan duen eragina, gizarte honetan bizi garen guztiok sar gaitezen.
Begirada honekin gustuko dut lan egitea eta eraikitzea parte hartzen dudan proiektu berri honetan, hau da, Gizarte Langintzaren Elkargo Ofizialean.
2008. urtean bukatu nituen Gizarte Laneko ikasketak eta handik aurrera zortea izan dut pertsonak laguntzen arlo ezberdinetatik lan eginez.
Batez ere gizarteratze arloan lan egin dut hirugarren sektoreko erakundetan, errekurtso publikotan (EISOL edota babestutako Gizarteratze lanetan) eta beti genero ikuspuntua kontutan hartuz.
Momentu honetan, Atarrabiako Gizarte Zerbitzuetako gizarte langile bezala lan egiten dut, familia eta haurtzaroaren programan.
Lan komunitarioa asko interesatzen zait eta horregatik boluntario gisa egon nintzen 6 urtez Aldezar elkartean, eta nire masterra bukatzeko lana Iruñako auzo bateko experientzi komunitarioari buruzkoa izan zen.
Lizarraldean bizi naiz eta irakurtzea, bidaiatzea eta zinea ditut gustoko.
Nire lanean, Nafarroako herri ezberdinetan eta Iruñako auzoetan egindako garapen komunitarioan aritu nintzen gehien bat. Beranduago arreta zerbitzuetan izan zen.
Gizarte langileen eskolan irakasle bezala aritu nintzen lau urtez.
Elkargoaren sorreratik egon naiz inguruan. Belaunaldi arteko pertsona ezberdinak gaude Elkargoko batzarrean eta honen aberastasunean parte hartu nahi nuelako nago berriro hemen.
Elkargoko kidea naiz: 467.zenbakia
Gizarte Langilea naiz eta Nafarroako Gobernuko funtzionarioa naiz momentu honetan. Nire lan experientzia da:
Eskubide sozialak: ANADP (2018-2020)
Nafarroako Osasun Arloa:
* Osasun mentalan zuzendaritza (2008-2018)
* Osasun Lehen Arretan zuzendaritza – hiri eta landa eremutan- (199-2008)
Gizarte Zerbitzu munizipalak (1997-1999)
Drogomenpekotasun arloko elkarteak (1992-1997)
Espainako Osasun eta Gizarte Langintzako Elkartearen kidea (AETSyS).
NUP an Gizarte Langintzako azken urteko ikasketetako praktiketetako tutora.
Ezintasuna eta bazterketa arlotan parte hartzen dut gaztetatik
Kaixo lankideak!!!
Teresa Ruiz dut izena. Erretiratutako Gizarte Langilea naiz.
Nire ibilbide profesionala ezintasun fisiko eta sentsorialak dituzten pertsonekin izan zen. Kolektibo ezberdinekin lan egin dut nire bizitzan zehar: elkarteekin, familiekin, komunitatarekin,..e.a. 1976. urtean hasi nintzen boluntario gisa eta profesionala bezala beranduago.
1985.urtetik aurrera eta erretiroa hartu arte, Osasun zentrotan lan egin dut. Osasun arloko gizarte langilea naiz, osasun arloan pertsonaren, tadearen eta komunitatearen giza arreta emanez.
Nire formakuntza etengabekoa izan da lan postuaren beharrei erantzuna emanez.
Gizarte Langintzaren Elkargora hurbiltzeko arrazoia beste kideei laguntzea izan da nire esperientzia aprobetxatuz.
Nafarrora etorri nintzenean eskubide sozialetako departamentuan hasi nintzen lanean diru sarrerak bermatzeko errenta martxan jarri zenean. Esperientzia honek balio izan zidan hobeto ulertzeko pertsonen errealitatea eta eskakizun tekniko eta politiko eta aurrekontuen arteko errealitatea.
2006an, Iruñako Udaletxean hasi nintzen lanean, Gizarte zerbitzuen eremuan eta Etxabakoiz auzoan kokatu ninduten, harrera programan. Hemen oso pozik nago, erronka berriak edukiz eta sormena eta paradigma berriak lantzera behartzen gaituen errealitatearekin topatuz.
Bitartekaritza zerbitzua dela eta hurbildu naiz Gizarte Langintzaren Elkargora. Bitartekaritza lana asko baloratzen dut eta gustatzen zait. Gaur egun, bitartekaritza lan taldean lan egiten dut beste kideen artean.
Honek, pertsona eta profesionala bezala hazten laguntzen dit eta aprobetxatu nahi dut aukera, beste kideak ere parte hartzen animatzen, bai lan taldean honetan, edo beste lan taldetan edo sortzeko dagoen beste lan talde batean.
Batzordeak eta Lantaldeak
Bitartekaritza
Lantalde honek sustatu eta bultzatu du Nafarroako Gizarte Langintzaren Elkargo Ofizialean dagoen Bitartekaritza Zerbitzua. Zerbitzu hori hazteko eta hobetzeko lanean jarraitzen dugu.
Gizarte Zerbitzuak
Batzorde honek modu aktiboan lan egin du Lehen Arretako Zerbitzu Sozial Publikoak berrikusten eta tokiko mapa berrirako ekarpenak egiten.
Komunikazioa
Batzorde honek Elkargoaren ikusgarritasuna hobetu nahi du erreminta ezberdinen (buletina, web gunea, Facebook, e.a.) bitartez, Gizarte Langintzaren inguruko albiste erreferenteak sortuaz.
Osasun-arloko Gizarte Langintza
Taldea 2014ko martxoan sortu zen Nafarroako 2014-2020 Osasun Planaren aurrean alegazioak egiteko. Lanerako egitura honen xedea da Osasun-arloko Gizarte Langintza sozialki zabaltzea. Besteak beste, Elkargoari Osasun-arloko Gizarte Langintzaren inguruko aholkularitza eta lankidetza eskaintzen dio.
Garapen komunitarioa
Lantalde honen xedea da Elkargo Profesionalaren eta Unibertsitatearen nahiz Administrazioaren jomuga Garapen Komunitarioa izatea.
Gerontologia arloko Gizarte Langintzaren Lan Taldea
Lan talde honen bitartez zahartzaroari buruzko gogoetak partekatzeko eta ikerketa bultzateko foroari forma eman nahi diogu. Foro honen bitartez pertsona nagusien autonomia pertsonala eta beraien eskubideei buruzko elkarren arteko hartu-emana eta eztabaida bultzatu nahi da.
Gizarte Langintza Hezitzailea
Eskola-inguruan gizarte-langileen irudia ezagutarazteko lan egitea da lan talde honen helburua.
Etxebizitza Lan Taldea
Etxebizitza politiketan eragitea du helburu, etxebizitza oinarrizko eskubide gisa defendatzeko eta ez kontsumo / merkatu ondasun gisa.
Nafarroako Gizarte Langintzaren Elkargoaren estrategiak
Elkargoaren estrategia
– Gizarte Langintzaren Elkargoaren hausnarketa, eztabaida eta parte-hartzea sustatzea lanbidean zuzenean edo zeharka eragina duten interes sozialeko gaietan.
– Gizarte Langintzako lanbidea ezagutzera ematea, eskubide sozialak lortzeko duen eginkizuna, babesteko sistema publikoek eskaintzen duten arreta sozialean egiten duen ekarpena eta izaera sozialeko erakunde pribatuetan duen presentzia nabarmenduaz.
– Elkargo Profesionalaren barne-kudeaketa eta eskaintzen dituen zerbitzuak hobetzea, elkargoko kide egitea bultzatuaz.
– Gizarte Laneko profesionalen etengabeko prestakuntza bultzatzea.
– Espazio profesionalen aniztasuna defendatzea, lehendik daudenak sendotuaz eta gizarte-langileentzat ekintza sozial profesionalaren eremuak zabalduaz.
– Gizarte-laneko lanbidea sustatzea gaitasun profesionaletik, esku-hartze soziala garatzeko eta justizia soziala eta kode deontologikoko balio etikoak defendatzeko.