Zer eskaintzen dugu

Nafarroako Gizarte Langintzaren Elkargo Ofizialak zenbait aukera eta zerbitzu eskaintzen dizkie elkargoko kideak diren pertsona guztiei.
Eguneroko eta asteroko informazioa eskaintzearekin batera (Elkargoak egindako buletina), seihileko aldizkaria argitaratzen da gaurkotasuneko albiste eta elkarrizketekin, betiere Gizarte Langintzaren inguruko gaiekin lotuta.

Prestakuntza

Elkargoak etengabeko eta askotariko prestakuntza eskaintzen du. Urteko prestakuntza-plana egin aurretik, elkargokideen iritziak eta iradokizunak jasotzen dira, Gizarte Langintza bezalako eremu hain zabalean izan daitezkeen premia ezberdinak kontuan izateko.

Kezkak badituzu eta ekarpena egin nahi baduzu, modu ezberdinetan egin dezakezu; hau da, zure lanbiderako interesgarriak iruditzen zaizkizun gaiak iradokiaz edo prestakuntza hori burutzeko hezitzaile bezala zeure burua eskainita.

Partekatu Elkargoan prestakuntzaren inguruan dituzun kezkak!!!!

2024. urteko prestakuntza jardueren proposamena

Lantaldeetan eta Batzordeetan parte hartzea

Batzordeak elkargokide ezberdinen motibazioa eta interesa medio sortutako lantaldeak dira.

Batzorde horietako batean parte hartu nahi baduzu edo zuretzat interesgarria den gai baten inguruko beste lantalde bat sortu nahi baduzu, jar zaitez harremanetan Elkargoarekin proposamen hori egiteko. Zure zain izango gara!!!

Bitartekaritza

Lantalde honek sustatu eta bultzatu du Nafarroako Gizarte Langintzaren Elkargo Ofizialean dagoen Bitartekaritza Zerbitzua. Zerbitzu hori hazteko eta hobetzeko lanean jarraitzen dugu.

Gizarte Zerbitzuak

Batzorde honek modu aktiboan lan egin du Lehen Arretako Zerbitzu Sozial Publikoak berrikusten eta tokiko mapa berrirako ekarpenak egiten.

Komunikazioa

Batzorde honek Elkargoaren ikusgarritasuna hobetu nahi du erreminta ezberdinen (buletina, web gunea, Facebook, e.a.) bitartez, Gizarte Langintzaren inguruko albiste erreferenteak sortuaz.

Osasun-arloko Gizarte Langintza

Taldea 2014ko martxoan sortu zen Nafarroako 2014-2020 Osasun Planaren aurrean alegazioak egiteko. Lanerako egitura honen xedea da Osasun-arloko Gizarte Langintza sozialki zabaltzea. Besteak beste, Elkargoari Osasun-arloko Gizarte Langintzaren inguruko aholkularitza eta lankidetza eskaintzen dio.

Garapen komunitarioa

Lantalde honen xedea da Elkargo Profesionalaren eta Unibertsitatearen nahiz Administrazioaren jomuga Garapen Komunitarioa izatea.

Gerontologia arloko Gizarte Langintzaren Lan Taldea

Lan talde honen bitartez zahartzaroari buruzko gogoetak partekatzeko eta ikerketa bultzateko foroari forma eman nahi diogu. Foro honen bitartez pertsona nagusien autonomia pertsonala eta beraien eskubideei buruzko elkarren arteko hartu-emana eta eztabaida bultzatu nahi da.

Etxebizitza Lan Taldea

Etxebizitza politiketan eragitea du helburu, etxebizitza oinarrizko eskubide gisa defendatzeko eta ez kontsumo / merkatu ondasun gisa.

Gizarte Langintza Hezitzailea

Eskola-inguruan gizarte-langileen irudia ezagutarazteko lan egitea da lan talde honen helburua.

Gai profesionalei buruzko aholkularitza

Zerbitzu honetan, jarduera profesionalari buruzko kontsultak erantzuten dira, bereziki honako gai hauen ingurukoak: datuen babesa, erabiltzaile/bezeroen eskubideak eta betebeharrak, profesionalen eskubideak eta betebeharrak, baldintza profesionalak, profilak eta sekretu profesionala.

Hori guztia orientabidea eskaintzeko bakarrik eta Elkargoaren eskutik inolako irizpen edo jarrera ofizialik eman gabe. Diziplinazko ereduan edo eredu deontologikoan kokatuz gero, gaia ez da zerbitzu honen xede izango.

Zerbitzua eskatzeko, eskaera bidaliko da batik bat posta elektronikoaren bidez (navarra@cgtrabajosocial.es), eta honako datu hauek adieraziko dira: eskatzailearen identifikazioa (elkargokidearen izen-abizenak) eta arazoaren edo egoeraren gaineko deskribapena, kontsulta zertaz den jakiteko (ez jarri hirugarrenen datu pertsonalik).

Erantzuna ahal bada 10 laneguneko epean emango da, eta, nolanahi ere, gehienez hilabete bateko epean, kontsulta egiten den unetik edo Elkargoak eskatutako informazioa osatu denetik zenbatzen hasita. Kontsultaren bat premiazkoa bada, galdetu Elkargoan.

Aholkularitza juridikoa

Elkargoak Aholkularitza Juridikoaren zerbitzua du elkargokideentzat, jarduera profesionalaren edo pertsonalaren inguruko kontsultak egiteko.

Aholkularitza juridikoa elkargokideentzako doako zerbitzua da. Aurkeztutako gaiaren gaineko informazioa eta aholkularitza orokorra eskaintzen du Elkargoak. Zerbitzu horretan ez dira sartzen, horrela eskatuz gero, esku-hartze espezializatuagoak, kudeaketak edo prozesu judizialetako ordezkaritzak.

Aholkularitza telefono bidez edo elkarrizketa pertsonalaren bidez eskura daiteke. Aholkularitza-zerbitzu hau eskatzeko, elkargokidea Elkargoarekin harremanetan jarri beharko da ohiko bideak erabilita (telefonoa edo e-maila). Zerbitzua ahalik eta arinen eskainiko da, ahal dela 10 laneguneko epean. Gaia premiazkoa bada, galdetu Elkargoan.

Enplegu-poltsa

Elkargora iristen diren enplegu-eskaintza guztiak astero bidaliko zaizkie elkargokide guztiei Elkargoak argitaratutako buletinaren bitartez, erakunde ezberdinek bidalitako lan-eskaintzei erantzuna ematearren. Elkargokide bakoitzak erabakiko du eskaintza bere profil profesionalera egokitzen den, eta, horrela bada, dagokion erakundearekin harremanetan jarriko da.

Alta Gizarte Langintzaren Elkargoko Bitartekaritza-zerrendan

 )2018an Iruñeko eta Lizarrako Abokatuen Elkargoekin sinaturiko hitzarmenei esker, Nafarroako Gizarte Langintzaren Elkargoak auzitegi barruko bitartekaritza burutu dezake.

Nafarroako Gizarte Langintzaren Elkargoko bitartekarien taldean sartzeko honako baldintza hauek bete behar dira:

  • Justizia Ministerioan bitartekari bezala erregistratuta egotea.
  • Elkargokide izatea Nafarroako Gizarte Langintzaren Elkargo Ofizialean.
  • Bitartekaritzako prestakuntza (gutxienez 100 ordu).
  • Erantzukizun Zibileko asegurua kontratatuta izatea (Elkargoak aseguru bat kontratatzeko aukera eskaintzen du; behean agertzen da).
  • GLEO eko zerbitzuan alta emateko konpromezuaren sinadura.
  • 3 urtetako lan esperientzia Gizarte Langile bezala (Lan kontratua edota eskatutako lan bizitza ekarri behar da).
  • Etengabeko prestakuntza. (gutxienez 20 ordukoa azkeneko 5 urtetan)

Gizarte langile bezala 3 urtetako lan esperientzia falta bazaizu, aukera hau duzu ere:

    * Urte térdiko lan esperientzia Gizarte Langile bezala (Lan kontratua edota eskatutako lan bizitza ekarri                     behar da). ETA

     * Urte térdiko Bitartekaritzan esperientzia , honen bitartez lortu daitekena:

             – 32 orduko gainberaketa zerbitzuan (GLEOak hilero eskaintzen duen zerbitzua -1,5 urtekoa)

              – 50 orduko prestakuntza praktikoa bitartekaritzan.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Elkargoarekin edo idatzi e-mail honetara: mediacion.navarra@cgtrabajosocial.org

Erantzukizun Zibileko asegurua

Gure Kontseilu Nagusiak eta Broker’88 Aseguru Artekaritzak MARKEL konpainiaren bitartez egindako akordioa medio, elkargokideentzako Erantzukizun Zibileko Asegurua eskaintzen dugu, ondorengo ezaugarriekin eta 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera urteko estaldurarekin. Aseguru hau autazkoa da, hau da ez da urteroko kuotaren barruan sartzen.

Asegurua automatikoki berritzen da urte bakoitzaren amaieran. Aldaketak eginez gero, Aseguru Artekaritzari jakinarazi behar zaizkio. Zenbatekoen gaineko deskontuez gain, estalduretan BITARTEKARITZA ere sartzen da.

Bidali eskaera posta elektronikora ( nuria.galan@brokers88.es)

NGLEOko Erabilera Anitzeko Aretoaren lagatze-alokairua

Nafarroako Gizarte Langintzaren Elkargo Ofizialak egoitza bat du Iruñean (Irunlarrea kalea, 54), eta hau elkargokideen eskura jartzen du elkargoarenak ez diren beste jarduerak egin ahal izateko. Lekua erreserbatzeko eskatu ahal izango dute Nafarroako Gizarte Langintzaren Elkargo Ofizialeko kideak, beren intereserako edo beste erakunde baten legezko ordezkari juridiko gisa.

Deskargatu eta irakurri araudia. Deskargatu eskaera, bete eta bidali posta elektronikoz elkargora.

Bidali eskaera   navarra@cgtrabajosocial.es helbidera elektronikora.

Hitzarmenak

Hemen aurkitu ditzakezue Nafarroako Gizarte Langintzaren Elkargoak erakunde ezberdinekin sinatutako lankidetza hitzarmenak.

Prestakuntza Erakundeak

Prestakuntzan deskontuak.

VACIO
Descargar “Revista de Enero – Junio de 2020”

Descargar “Revista de Julio -Diciembre de 2020”

OPOSITA. Oposizioen Akademia Iruñean.
AKADEMIA OPOSITAk bere edizio arruntetan ematen dituen prestakuntza-ekintzak egiteko interesa duten elkargokideei % 10eko deskontua eskaintzen die salmenta-balioan, prestakuntza osoaren kasuan, eta % 5ekoa, modulukako prestakuntzaren kasuan, Nafarroako Gizarte Langintzaren Elkargo Ofizialeko kideentzat, baldin eta hitzarmen hau sinatzeko unetik aurrera izena ematen badute. EZIN ZAIO BESTE ESKAINTZA EDO DESKONTU BATI GEHITU

Web: https://academiaoposita.es/

Aosla Gizalan

AOSLA-Gizalan erakundeak eskeinitako prestakuntza ekintzetan %9 ko deskontua eskeintzen du Nafarroako Gizarte Langintzaren Elkargo Ofizialeko kide izateagatik. Deskontu hauek Aosla- Gizalan-ek eskeinitako ekintzetan soilik izango da eta ez erakunde honen kolaboratzaileekin.

Eskeinitako prestakuntza ikusteko, hemen duzue web orria.

Web: aosla.org

Aptitud Social

Aptitud Social erakundeak eskeintzen duen prestakuntzarako ekintza guztietan % 50 eko deskontua izango dute Nafarroako Gizarte Langintzaren Elkargo Ofizialeko kide guztiak.

Informazio gehiago web orrian aurkitu dezakezue.

Web: aptitudsocial.com

Club de marketing de Navarra

2017ko irailan Nafarroako Gizarte Langintzaren Elkargo Ofizialak kolaborazio akordioa sinatu du Nafarroako Marketing Klub-arekin. Akordio honetan azaltzen dena da Nafarroako Gizarte Langintzaren Elkargo Ofizialeko kide guztiak, Nafarroako marketing klub-ako kide guztiek duten deskontu berdina izango dutela.

Prestakuntza izen-emate orrietan Gizarte Langintzaren kideek azaldu behar dute hala direla eta kide zenbakia. Informazio gehiago web orri honetan aurkitu dezakezue.

Web: clubdemarketing.org

VACIO
Descargar “Revista de Enero – Junio de 2020”

Descargar “Revista de Julio -Diciembre de 2020”

Heron Networking

 Ingeleseko kurtsoak eta  eskolako laguntza eskeintzen du (kideen seme-alabentzat). Oposaketetan %10eko deskontua eskeintzen da Nafarroako Gizarte Langintzaren Elkargo Ofizialeko kideentzat.

Centro Navarro de Mindfulness

CENTRO NAVARRO DE MINDFUNLESS CNM eskeinitako kurtsoetan %10 eko deskontua egiten da Nafarroako Gizarte Langintzaren Elkargo Ofizialeko kideentzat.

Web: cnmindfulness.es

Inefso - Gizarte Zientzien online prestakuntza

. INEFSO, bere plataforma birtualan azaltzen den prestakuntza eskaintzan % 5eko deskontua eskeiniko da Nafarroako Gizarte Langintzaren Elkargo Ofizialeko kide guztientzat.

Prestakuntza eskaintza hau web orrian aurkitu dezakezue (OFERTA FORMATIVA atalean)

Web: inefso.com

Ises - Gizarte eta osasun arloko goi mailako ikasketetako Institutoa.

Izen emate edota matrikuletan %15eko deskontua eskeiniko da Nafarroako Gizarte Langintzaren Elkargo Ofizialeko kideentzat. Deskontu hori web orrian azaltzen diren prezioei ezarri behar zaie. Informazio gehiago:

Web: isesinstituto.com

Kolaborazio lan-hitzarmenak

Unibertsitateak.

VACIO
Descargar “Revista de Enero – Junio de 2020”

Descargar “Revista de Julio -Diciembre de 2020”

Universidad Oberta de Catalunya- (Uoc)

Universidad Oberta de Catalunya- Uoc
https://www.uoc.edu/portal/es/index.html

VACIO
Descargar “Revista de Enero – Junio de 2020”

Descargar “Revista de Julio -Diciembre de 2020”

UNIR- Unibertsitatea internet-en

UNIR- Unibertsitatea internet-en

Barne-baldintzak

www.unir.net

VACIO
Descargar “Revista de Enero – Junio de 2020”

Descargar “Revista de Julio -Diciembre de 2020”

Nafarroako Unibertsitate Publikoa. NUP

Kolaborazio lan-hitzarmenak

Giza-Erakundeekin

VACIO
Descargar “Revista de Enero – Junio de 2020”

Descargar “Revista de Julio -Diciembre de 2020”

Nafarroako Geriatria eta Gerontologia Elkartea NGGE- SNGG

SNGG

Web: www.sngg.es

Iruñeko Abokatuen Elkargo T.P

Nafarroako Gizarte Langintzaren Elkargo Ofizialak bitartekaritza arloan lan-hitzarmen ezberdinak ditu Iruñako eta Lizarrako Abokatuen Elkargoekin.

Web: micap.es

VACIO
Descargar “Revista de Enero – Junio de 2020”

Descargar “Revista de Julio -Diciembre de 2020”

Gizarte Langintza eta Osasun Espainiko Elkartea- Asociación Española de Trabajo Social y Salud - AETSyS
Lizarrako Abokatuen Elkargo T.P

Nafarroako Gizarte Langintzaren Elkargo Ofizialak bitartekaritza arloan lan-hitzarmen ezberdinak ditu Iruñako eta Lizarrako Abokatuen Elkargoekin.

Web: icaestella.com

Bestelako Hitzarmenak

Hitzarmen komertzialak

VACIO
Descargar “Revista de Enero – Junio de 2020”

Descargar “Revista de Julio -Diciembre de 2020”

Nafarroako Rural Kutxa

Hainbat zerbitzu eskaintzen du Nafarroako Gizarte Langintzaren Elkargo Ofizialeko kideentzat.

Descargar el Convenio.

VACIO
Descargar “Revista de Enero – Junio de 2020”

Descargar “Revista de Julio -Diciembre de 2020”

Prodana Aholkularitza

Enpresa honen ekintzetan %10eko deskontua eskeiniko da Nafarroako Gizarte Langintzaren Elkargo Ofizialeko kideentzat. Enpresa honen ekintza datu babesaren inguruan dira (LOPD).

 

Web: prodanaconsultores.com

Liburutegia

Elkargoak liburutegia du (Gizarte Laneko liburuak eta ikerketa-aldizkariak). Elkargokideek 3 asterako har ditzakete aleak, (gehienez 3 ale izanik) baina oposizio-garaian 5 egunetako bakarrik har daitezke. Itzulketak bere garaian egiten ez badira, penalizazioa izango da: atzerapen egun bakoitzeko, astebetez ezin izango da beste aleren bat maileguan hartu. Liburuak libre egonez gero, erreserba egin daiteke 4 egun gehienez.

Sehileko Aldizkaria

Azken urtetako digitalez ditugun sehileko aldizkariak nahi izanez gero, Elkargoak aukera ematen dizue hemen deskargatzeko.
Hemen azaltzen ez diren beste aldizkariak ikusi nahi izanez gero, Elkargoarekin harremanetan jar zaitezkete.

VACIO
Descargar “Revista de Enero – Junio de 2020”

Descargar “Revista de Julio -Diciembre de 2020”

VACIO
Descargar “Revista de Enero – Junio de 2020”

Descargar “Revista de Julio -Diciembre de 2020”

VACIO
Descargar “Revista de Enero – Junio de 2020”

Descargar “Revista de Julio -Diciembre de 2020”

VACIO
Descargar “Revista de Enero – Junio de 2020”

Descargar “Revista de Julio -Diciembre de 2020”

VACIO
Descargar “Revista de Enero – Junio de 2020”

Descargar “Revista de Julio -Diciembre de 2020”

VACIO
Descargar “Revista de Enero – Junio de 2020”

Descargar “Revista de Julio -Diciembre de 2020”

VACIO
Descargar “Revista de Enero – Junio de 2020”

Descargar “Revista de Julio -Diciembre de 2020”