Bitartekaritza-zerbitzua

Nafarroako Gizarte Langintzaren Elkargo Ofiziala

Nafarroako Gizarte Langintzaren Elkargoak bitartekaritzaren aldeko apustua egiten du ezarritako ebazpen judizialaren dinamikaren aurreko aukera eta osagarri moduan. Gure ustez, bitartekaritzak gatazkak kudeatzeko espazioa eman dezake, gizarte aurreratuago, arduratsuago eta solidarioago baten berezko zerbait bezala. Gizarte-lanaren eta bitartekaritzaren helburuetariko bat da aldaketa sustatzea giza harremanen gatazkak behar bezala kudeatuta. Bi arlo profesionalek Giza Eskubideekiko errespetua eta Berdintasunaren eta Justizia Sozialaren ereduak lantzen dituzte.

Zer da bitartekaritza

Familia-bitartekaritzaren prozesuan, pertsonek hirugarren pertsona neutral bat, bitartekaria deitzen dena, eskatu edo haren esku-hartzea onartzen dute, harremana berriz antolatu, ahal bada akordioetara iritsi eta gatazkaren kudeaketa bideratzeko.

Bitartekaritzaren helburuetariko bat da gatazka-egoeran aurkitzen diren pertsonen arteko hurbilketa bultzatzea, haien interesak argitu eta identifikatze aldera, modu horretan, akordio egokiak ekarriko dituen negoziazioa egitearren.

Bitartekaritzarekin ez dago irabazlerik edota galtzailerik; gatazkaren polaritatea lankidetza-giroan konpontzen da, pertsona guztien onerako irtenbide harmonikoak bilatuta.

  • Parte-hartzaileengan lankidetzako jarrerak sustatzen ditu prozedura liskartsuak berezkoak dituen norgehiagokako jarreren aurrean.
  • Pertsonei beren erabakiak hartzeko aukera eskaintzen die.
  • Arazoen aurrean irtenbideak aurkitzeko modu berriak ikasteko aukera ematen du.

Familia-bitartekaritzaren abantailak

  • Bitartekaritza-prozesuak lankidetzako giroa sortzeko aukera eskaintzen du.
  • Halaber, gatazka hobeto ulertzeko aukera ematen du, pertsonentzat hazkunde pertsonal esanguratsurako espazioa izanik.
  • Indarkeria eta tratu txarreko jarrerak prebenitzeaz gain, tratu oneko aukera eskaintzen du.
  • Negoziazio, elkarrizketa eta premien adierazpenean pertsonak entrenatzen ditu.
  • Premia partikularretara egokitutako akordioa eskaintzen du.
  • Lortzen diren akordioak betetzen dira, zeren pertsonek erabakitako eta onartutako akordioak izaten dira, ez epaileak ezarritakoak.
  • Gatazkaren kostu emozionala gutxiagotzen du.
  • Denbora eta diru asko aurrezten ditu.

Noiz ez da bitartekaritza metodologia egokia?

Esku-hartze mota honek, beste edozeinek bezala, baditu bere mugak; izan ere, aldeen borondate librea behar du lan egiteko, eta egoeraren batek baldintzatua dagoenean, bitartekaritza beti egongo da kontraindikatuta.

Ildo horretan, familia-bitartekaritza ez da gomendagarria honako kasu hauetan:

  • Bikoteko kide batek bere borondatearen kontrola ez duenean, eta, hortaz, hartutako konpromisoak bere gain hartzeko edota konpromisoren bat hartzeko gai ez denean. Alkoholismoa, toxikomania, ludopatia, e.a. bezalako egoerek familia-bitartekaritzako prozesua hasi aurreko tratamendua eskatzen dute.
  • Bitartekaritza ez da gomendatzen bikoteko kide batek edo seme-alabek familia-indarkeria jasaten badute, kasu horietan erabakiak bikotearen artean dagoen botere-desorekak baldintzatuko baititu ezinbestean, eta adostasunera iristeko bestearekiko izuak eragina izango du. Ondorioz, indarkeriaren biktimak diren familia-unitateko kideentzat arriskua sortuko da eta akordioa ez betetzeko aukera gehiago egongo da.

Bitartekaritza eta gizarte-lana

Gizarte-langileok jakin badakigu asko eman behar dugula familiek dituzten zailtasunei aurre egiteko. Badakigu gatazkak bide judizialera eramaten direla, baina kasu askotan epaiek ez dituzte konpontzen. Adin txikikoak oso minduta ikusten ditugu, dolu-prozesuetan, haien gatazkan, harrapatuta dauden pertsonak. Familien zailtasunen aurrean dugun begiradak konpontzeko oso beharrezkoak diren gakoak eskain dakizkioke bitartekaritzari.

Eguneroko gizarte-lanean egiten diren esku-hartze bitartekariak eta Bitartekaritza bereizi behar dira, gatazkak konpontzeko esanahi tekniko-espezializatuan; azken hori ADR delakoen barruan sartzen da, eta Espainian Auzi Zibil eta Merkataritzako bitartekaritzari buruzko 5/2012 Legeak arautzen du.

Auzitegi barruko Bitartekaritza-zerbitzua

Nafarroako Gizarte Langintzaren Elkargoak lankidetza-hitzarmenak ditu Nafarroako Abokatuen Elkargoarekin eta Lizarrako Abokatuen Elkargoarekin, eta, horien bitartez, baterako bitartekaritza lantzen dute auzitegiek desbideratutako auzitegi barruko bitartekaritza-kasuetan. Nafarroako Gobernuak zerbitzu profesional hori doan eskaintzen die prozesu judizial batean murgilduta dauden pertsonei.

NGLEOko Bitartekaritza Zerbitzuaren 2018ko 2023ko memoria

Arlo hau interesatzen bazaizu eta parte hartu nahi baduzu, Elkargoarekin harremanetan jar zaitezke; bitartekari izateko baldintzen eta Zerbitzuaren funtzionamenduaren berri emango dizugu.