Urtarrilan egin zen ohiko batzarrean NGLEOan ireki nahi den barne gogoeta aurkeztu zen.
Elkargoko kanpoko profesional baten laguntzarekin Elkargoan zer gauzak ondo doazen eta zer gauzak hobetu beharko lirateken aztertu nahi da kideen laguntzarekin.
Esan bezala, kideen kolaborazioa ezinbestekoa da azterketa hau ahalik eta aberatsagoa izan dadin. Honetarako gure eginkizunaren barruan ditugun ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak aztertu nahi ditugu, ditugun baliabideekin bat eginez.
Honetarako 3 topaketa proposatu dira nahi duten kide guztiak parte hartu dezazuen. Zenbat eta jende gehiago etorri ahalik eta aberatsagoa izango da egindako prozesu hau eta ateratzen diren emaitzak.
Proposatutako datak hauek dira:
- Otsailak 14, astelehena.
- Otsailak 23 asteazkena
- Martxoak 1 asteartea
Topaketa hauek elkargoaren lokalean izango dira 17.00tatik 20.00tara. 3 topaketetara etortzera animatu nahi zaituztegu baina bat edo bitara ere etorri daiteke ezin bada guztietara etorri.
Izen ematea beharrezkoa da etorriko den jende kopurua jakiteko https://forms.gle/yT9ai7Lyr74HBFex5
Zure partaidetza oso garrantzitsua da. Anima zaitez!