Dakizuenez Martxoak 15ean Gizarte Langintzaren Munduko Eguna ospatzen da mundu osoan. Guk, hemen Nafarroan, martxoak 17an egin genuen ospakizuna. Aurtengo leloa “elkarrekin mundu eko-sozial berri bat eraikitzen: inor atzean utzi gabe” izan da.
Martxoak 17an, Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin batera, “Concepción Arenal” II sari banaketa egin genuen. Sari hauen artean ibilbide profesionala, ibilbide ikertzailea eta aipamen berezia eman genituen. Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleen arteko argazki lehiaketaren sari banaketa ere izan genuen. Hau bukatu eta gero, “El Escondite” tabernan elkartu ginen elkarrekin pixka bat egoteko eta aspaldiko partez harremana presentziala gozatzeko.
Hemen dituzue ateratako argazki batzuk!