“Etxean hobeto bizitzea” proiektuaren aurkezpena
Mintegi interesgarria izan dugu gaur arratsaldean NGLEOan. “Etxean hobeto bizitzea” proiektua aurkeztu da, Espainiako Geriatria eta Gerontologia Elkarteak (SEGG) eta Espainiako Adinekoen Erakundeen Konfederazioak (CEOMA) kudeatua, Nafarroako Gobernuko Gizarte Eskubideen Sailarekin eta Osasun Sailarekin lankidetzan.
Proiektuaren helburua da etxez etxeko arreta handiagoa eta hobea bilatzea, komunitatean bizitzeko oztopoak aztertzea eta mendekotasuna duten pertsonen bizi-kalitatea handitzea. Horren bidez, gizarte gisa sortzen ari diren eta behar ditugun zainketa-eredu berriei buruz hausnartu ahal izan dugu.