NGLEOren Nafarroako Giza Partaidetzarako Komisioan parte-hartzea

Ira 21, 2023

NGLEOren Nafarroako Giza Partaidetzarako Komisioan parte-hartzea

Herritarren Partaidetzarako Nafarroako Kontseilua da Nafarroako Foru Komunitatean herritarren parte-hartzearen arloko kontsultarako eta partaidetzarako organo gorena, parte-hartze demokratikoaren arloan eskumena duen departamentuari atxikia.

Nafarroako Parte-hartze Demokratikoari buruzko martxoaren 22ko 12/2019 Foru Legearen 48.6 artikuluan arautua, bere eginkizunen artean ditu, besteak beste, herritarren partaidetzarako politikak diseinatzea eta eremu horrekin lotutako araudiari edo programei buruzko txostenak egitea.Nafarroako Gizarte Langintzako Elkargo Ofizialak bere hautagaitza aurkeztu zuen elkargo profesionaletara bideratutako hiru bokalentzat. Joan den irailaren 20an egin zen bokalak izendatzeko bilkura, eta kide izan ziren Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala, Nafarroako Soziologia eta Politologia Elkargoa eta Nafarroako Gizarte Hezitzaileen Elkargo Ofiziala.
NGLEOk aktiboki parte hartuko du, hitzarekin baina botorik gabe, Carlos Bascones egungo Gobernu Batzordeko kideak ordezkatuta.