2024ko Gizarte Lanaren Munduko Egunaren kartela argitaratu da
Martxoaren 19an ospatuko den 2024ko Gizarte Lanaren Munduko Egunaren gaia “Bizitza Ona. Aldaketa eraldatzailea eotrkizun partektu baterako” izango da, Agenda Globalean oinarrituta eta gizarte-langileek komunitateak gidatutako ikuspegi berritzaileak hartzeko beharra nabarmentzen duena.
2024ak gizarte-langileek aldaketa positiboak bultzatzeko eta elkarrekiko errespetuari eta iraunkortasunari esker aurrera egingo duten komunitateak sustatzeko duten eginkizun eraldatzailea nabarmendu nahi du. Gai hori izango da, gainera, Gizarte Lanari eta Gizarte Garapenari buruzko 2024ko Munduko Konferentziaren ardatza Panaman.
Eguna hurbiltzen doan heinean, egun hori ospatzeko programatutako ekitaldien berri emango dizuegu!