Gizarte Lana eta Bitartekaritza- Espazio partekatua
Atzo izan zen Elkargoan seihileko honetarako planifikatu dugun Espazio Partekatuen lehenengo saioa. Oraingoan, urtarrilaren 21ean Bitartekaritzaren Europako Eguna ospatu dugula aprobetxatuz, gai horri buruzko esperientziak eta ezagutzak partekatu nahi izan ditugu.
Gure lankideek bitartekaritzaren inguruko esperientziak partekatu dituzte. Maite Virto eta Maria Rovira, Nafarroako Bitartekotza Elkartean (ANAME) lan egiten dutenak, eta Gema Escalada eta Itziar Garatea, Elkargoan dagoen bitartekaritza-zerbitzuan aritzen direnak.
Eskerrik asko hausnarketarako, esperientziak eta ezagutzak partekatzeagatik, gune aberats honetan.
Hurrengo gunea otsailaren 28an izango da eta oraingoan Osasun Mentala eta Gizarte Lana izango da gaia. Ez galdu!!!