Gaur goizean, gure lehendakaria, Gema Escalada, Lorea Urabayen NGLEOaren gerentearekin batera, Fernando Domínguez jaunarekin bildu da, Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilariarekin.
Bilera horretan, NGLEOk azaldu du Gizarte Langintzak osasun-arloan gaur egun duen egoera: 150 lankide inguru ditugu lanbideak ia lau hamarkada daramatzan espazio batean. Gaur egun, lankide horietako asko zuzendaritza- eta/edo erantzukizun-postuetan daude.
Eta lantaldeek presentiza dugun arren, oraindik ez dugu osasun-lanbidea izatea lortu, eta, beraz, lanbide-karreraren aintzatespenetik kanpo geratzen ari gara.
Horregatik guztiagatik, gai horretan aurrera egin ahal izateko elkarrekin lan egiteko dugun kezka eta interesa adierazi dugu.
Osasun Sailak gure presentziaren garrantzia azpimarratu du, bereziki Lehen Mailako Arretako taldeetan, duela egun batzuk sailburuak egin zuen bezala (sartu albistera).