Ekonomia sozial eta solidarioa” topaketa

Mar 1, 2024

Ekonomia sozial eta solidarioa” topaketa

Dakizuenez, martxoaren 19a Gizarte Langintzaren Munduko Eguna da. Urtero egiten dugun bezala ospakizuna izango dugu, eta hau martxoaren 21 an izango da, egun batzutan bidaliko dizuegu kartela eta informazio guztia.
Aurtengo leloa “BIZITZA ONA” da https://www.ifsw.org/social-work-action/world-social-work-day/world-social-work-day-2024 /
Lelo horrek defendatzen dituen balioek zerikusi handia dute Gizarte Lanaren lanbidetik defendatzen eta lantzen diren balioekin. Lelo horren ideia nagusia da komunitatean etorkizun jasangarri partekatu bat eraiki ahal izatea, pertsonak ardatz nagusi izango dituena.
Esparru horretan, ospakizunaz gain (laster iragarriko dugu), ildo horretan lan egiten duten hainbat erakunderekin egin nahi dugu topaketa hau. Ekonomia sozial eta solidarioa, lan-merkatu bidezkoa eta enplegu duina defendatzen duten erakundeak dira, eta pertsonak jardueraren erdigunean jartzea dute helburu.
Gurekin izango diren entitateak Nafarroako Ekonomi Solidarioaren Sarea (REAS Nafarroa), Nafarroako Gizarteratzeko Enpresak (EINA) eta Nafarroako Gizarte Ekimeneko Enplegu Zentro Bereziak (CEISNA) dira. Topaketa horretan, ekonomia sozial eta solidarioa zer den, haren printzipioak zein diren, Nafarroan ildo horretan zein erakundek lan egiten duten eta gizarteratze-enpresak eta gizarte-ekimeneko enplegu-zentro bereziak, zer diren, zeintzuk osatzen dituzten, nola antolatzen eta funtzionatzen duten eta abar ezagutu ahal izango dugu.
Alderdi horiek hobeto ezagutzeak lagundu egin diezaguke profesional gisa “ondo bizitzea” erraztuko duen ekonomia mota bat sustatzen.

Hona hemen topaketari buruzko xehetasunak:
Dinamizatzaileak: Javier Liras (REAS), Consuelo Corella (EINA) eta Nerea Mateo (CEISNA)
Iraupena: 2 ordu (aurrez aurre) Elkargoan
2024ko martxoaren 8an izena emateko azken eguna
Data: 2024ko martxoaren 12an, asteartea, 17.00hrs- 19.00etan.


IZENA EMATEA