Nafarroako Gizarte Langintzako Elkargo Ofizialak berriro ospatu nahi ditu bere kideen sormena, konpromisoa eta harrotasun profesionala ekimen berezi baten bidez: aurtengo Gabonetako Tote Bag-ean agertuko den leloa aukeratzea.
Duela aste batzuk Gizarte Lanari buruzko leloen lehiaketa ireki bat jarri zen martxan, eta erantzunak espero guztiak gainditu zituen. Dozenaka proposamen jaso ziren, indarrez, umorez, konpromiso sozialez eta, batez ere, lanbidearekiko maitasunez betetakoak.
Epaimahaiaren eztabaida zaila izan ondoren, Elkargoko Zuzendaritza Batzordeak finalera iritsi diren leloak hautatu ditu. Horiek Gizarte Lana ulertzeko eta bizitzeko modu desberdinak islatzen dituzte: eskubideen aldeko aldarrikapenetik eta borrokatik hasita, enpatiara, komunitatera eta gizarte-eraldaketara arte.
Orain iritsi da momenturik garrantzitsuena: bozketa herrikoia!
Gure helburua da komunitate profesionalak berak aukeratzea aurtengo Gabonetako Tote Bag tradizionalean Elkargoa ordezkatuko duen leloa.
Parte hartzea oso erraza da:
- Sartu esteka honetan: Bozkatu zure lelo gogokoena hemen
- Irakurri lehiaketako azken leloak.
- Aukeratu gehien inspiratzen zaituen hori.
Bozkatuenak izango du irabazlearen saria: Elkargoak Gabonetan oparituko dituen poltsetan agertuko da bere leloa.
Gainera, lelo irabazlearen egileak matrikula doakoa izango du datorren seihilekoan Elkargoak eskaintzen duen formakuntza batean, bere aukerakoa.
Bozkatzeko epea: azaroaren 12ra arte.
Ekimen hau ez da Gabonak ospatzeko modu dibertigarri bat soilik, baizik eta Gizarte Lanaren balio sozial eta eraldatzailea ikusarazteko modua ere bada. Gogorarazten digu hitz bakoitzak, keinu bakoitzak eta ekintza bakoitzak garrantzia duela gizarte justu eta solidarioago bat eraikitzeko.


