Nafarroako Gizarte-Laneko Elkargoa presente egon zen Nafarroako Parlamentuaren ekitaldi instituzionalean, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean

Abe 12, 2025

Nafarroako Gizarte-Laneko Elkargoa presente egon zen Nafarroako Parlamentuaren ekitaldi instituzionalean, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean

Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna dela-eta, Nafarroako Parlamentuak ekitaldi instituzional bat ospatu du aste honetan, “eskubide guztiak pertsona guztientzat” lelopean Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren irakurketa eginez. Hitzordu garrantzitsu honetan, herritarren oinarrizko eskubideen defentsarekin konprometitutako ordezkari instituzionalek, erakunde eta gizarte-entitateek hartu dute parte.

Nafarroako Gizarte-Laneko Elkargotik ekitaldi honetara joan gara egungo errealitatearen aurrean ikuspegi sozial eta kritikoa eskaintzeko asmo irmoarekin, eskubideen bermea gizarte justuago eta berdinzaleago baterako funtsezko oinarria dela aitortuz. Ekitaldi honen bidez, esperientzia profesionaletik abiatuta, oraindik ere kolektibo ahulenek aurrez aurre dituzten oztopo ugariak agerian uztea bilatu da, baita ekitatea, inklusioa eta pertsona guztien duintasuna bermatuko dituzten politika publikoetan aurrera jarraitu beharraren premia azpimarratzea ere.

Halako topaketa instituzionalak funtsezkoak dira, ez bakarrik duten izaera sinbolikoagatik, baizik eta gizarte elkartasun handiagoa eta justizia soziala lortzeko egiten den ekintza kolektiboa sendotzen dutelako. Horietan giza-laneko profesionalen presentziak gizarte humanoago baten aldeko konpromisoa indartzen du; desberdintasunen jakitun eta horiei ekiteko prest, ekintzaren eta gogoeta kritikoaren bidez.

Eskubide guztiak pertsona guztientzat aldarrikatzea ekintza deia ere bada, esparru desberdinetatik —instituzionala, elkartekakoa eta profesionala— elkarrekin lanean jarraitzeko, inor atzean gera ez dadin bermatuko duen komunitatea eraikitzeko.