Concepción Arenal Sarien VI. Deialdia

Abe 19, 2025

Concepción Arenal Sarien VI. Deialdia

Gizarte Lanaren Mundu Eguna 2026

NUPeko Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, Nafarroako Gizarte Langintzaren Elkargo Ofizialarekin lankidetzan, Concepción Arenal Sarien edizio berri baterako deialdia egiten du. Aintzatespen honen helburua gizarte lanak gure gizarteari egiten dion ekarpena ikusaraztea eta balioan jartzea da.

Sari hauek Gizarte Lanaren Mundu Egunaren 2026ko ospakizunaren baitan banatuko dira, eta Concepción Arenal omendu nahi dute: Espainiako pentsamendu sozialaren erreferentea, giza duintasunaren, justizia sozialaren eta erantzukizun kolektiboaren defendatzailea. Balio horiek gaur egun ere gizarte lanaren ardatz dira, eta aintzatespen publikoa merezi dute.

Nori zuzenduta daude sariak?

Concepción Arenal Sarien helburua da gizarte langileen lana aitortzea, haien ibilbideak, konpromisoak edo jardunbide eredugarriek gizartea hobetzen eta lanbidea sendotzen laguntzen dutenean.

Edizio honetan hiru kategoria ezartzen dira:

  • Lan profesionala: gizarte langile baten ibilbidea eta gizarte lanaren garapenean egindako ekarpena aitortzera bideratua.

  • Ikerketa-lana: ikerketaren eta ekoizpen zientifikoaren bidez ezagutzaren aurrerapenean lagundu duten gizarte laneko profesionalei zuzendua.

  • Gizarte Laneko jardunbide egokia: kalitatezko esperientzia profesionalak nabarmentzera bideratua, gizarte-eragina eta esku-hartze sozialean berrikuntza dituztenak.

Nork aurkez ditzake hautagaitzak?

Hautagaitzak Nafarroako Gizarte Langintzaren Elkargo Ofizialean elkargokide diren pertsonek edo NUPeko Gizarte Laneko Graduko irakasleek aurkez ditzakete.
Lan profesionalaren eta ikerketa-lanaren kategorietan ez dira onartuko autohautagaitzak; aldiz, Jardunbide Egokiaren kategorian taldeek edo erakundeek aurkez dezakete hautagaitza, betiere gutxienez pertsona bat elkargokidea bada.

Eguneroko lanaren diskrezioan, benetako eta eraldatzaile den eragina sortzen ari diren lankideak, taldeak edo esperientziak aitortzeko aukera da.

Zergatik parte hartu?

Gizarte lanak aintzatespena merezi duelako.
Ibilbide, ikerketa edo jardunbide egoki bakoitzaren atzean konpromisoa, etika profesionala eta zerbitzu-bokazioa daudelako.
Eta sari hauek gizarte lanaren nortasuna indartzen duten erreferente profesionalak ikusarazteko modu bat direlako.

Epea eta data garrantzitsuak

  • Hautagaitzen aurkezpena: 2026ko otsailaren 8ra arte (barne).

  • Sari-banaketa: 2026ko martxoaren 17an, Gizarte Lanaren Mundu Eguna ospatzen den egunean.

Hautagaitzak Fakultateko idazkaritzaren bidez ([email protected]) edo Nafarroako Gizarte Langintzaren Elkargo Ofizialaren bidez ([email protected]) bidali beharko dira.

Informazio guztia izateko, kontsultatu oinarri osoak.

Animatu parte hartzera eta hautagaitzak proposatzera. Jardun profesional ona aitortzea gizarte lana eta gizartean duen eragina indartzeko beste modu bat ere bada.