2025eko Urteko 2. Ohiko Batzarra

Aza 27, 2025

2025eko Urteko 2. Ohiko Batzarra

Nafarroako Gizarte Laneko Elkargo Ofizialak 2025eko urteko 2. Ohiko Batzarrera deitzen ditu elkargokide guztiak. Batzar hau funtsezko gunea da gure parte-hartze kolektiboa sendotzeko eta, denon artean, gure lanbidearen norabidea eraikitzen jarraitzeko.

Data eta ordutegia

2025eko abenduaren 11
1. deialdia: 16:45
2. deialdia: 17:15

Aukera presentziala

Irunlarrea kalea 54, behea. Iruñea.

Aukera online

Gonbidapen-mezu elektronikoaren bidez elkargokideei aldez aurretik bidalitako estekaren bidez.

Zergatik da garrantzitsua parte hartzea?

Badakigu agenda profesional eta pertsonalak gero eta beteagoak direla, baina zuen presentzia ezinbestekoa da.
Batzarra da elkarrekin erabakitzeko gunea: zer Elkargo nahi dugun, zein lehentasun hartzen ditugun eta gure lan kolektiboa nola bideratzen dugun.

Ahots, esperientzia eta ikuspegi anitz izateak erabakiak aberasten ditu, eta gure lanbidearen aniztasun erreala islatzen duen Elkargoa izatea bermatzen du.

Partekatze eta ospatzeko unea

Batzarra amaitzean, gonbidatzen zaituztegu pixka bat gehiago gelditzera eta urtean zehar egindako lan guztia —eta etorriko dena— ospatzeko piscolabis txiki bat partekatzera.
Elkar topatzeko, hitz egiteko eta gure komunitate profesionala modu lasaiago batean sendotzeko aukera izango da.

Parte hartzera animatzen zaituztegu

Parte-hartze aktiboa da Elkargo bizia, ordezkatzailea eta sendoa eraikitzeko oinarria.
Zain izango gaituzue!