Ekainaren 2ko 8/2021 Legearen bitartez, desgaitasuna duten pertsonei beren gaitasun juridikoa gauzatzen laguntzeko legeria zibila eta prozesala aldatu zen, eta pasa den irailaren 3an Lege hori indarrean sartzearekin batera, paradigma-aldaketa bat gertatu da desgaitasuna duten pertsonen arretan. Nahiz eta egia izan desgaitasuna duten pertsonen eskubideen inguruan New Yorkeko Nazio Batuen Konbentzioa gure ordenamendu juridikoan 2008an sartu zela, estatuko legeria eta sistema sozio-sanitario bera oso urrun zeuden desgaitasuna duten pertsonen errealitateari eta beharrei erantzun ahal izateko. 8/2021 Legeak legeria Konbentzio horretara egokitzea eskatzen du, arlo sozial, sanitario eta juridikoan inplikatutako eragile guztiek modu koordinatuan lan egiteko beharra ezartzearekin batera (“mahai-inguru” moduan, Legean berariaz esaten den bezala), desgaitasuna duten pertsonen gaitasun juridikoa gauzatzeari eragiten dioten jarduera guztiak
1. Haien borondatea, nahiak eta lehentasunak errespeta ditzaten.
2. Pertsonaren egoera zehatzarekiko egokiak eta proportzionalak izan daitezen.
3. Hala badagokie, agintaritza judizialaren aldizkako kontrolen mende egon daitezen.
NOIZ- Apirilak 6an (asteazkena) 17.00tik 19.00tara
Izen ematea (Elkargokideak bakarrik) apirilak 4 arte.