Gipuzkoa, Alaba, Bizkaia eta Nafarroako Elkargoen arteko gidaren aurkezpena eskeintzen dizuegu. Aurkezpena Online izango da eta Elkartean elkarteak argitaratutako gida duzue hau.
Online, doakoa, otsailak 13 (astelehena) (16:00-18:00)
Elkartean Euskadiko Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Elkarte Koordinatzaileak gida bat argitaratu du, desgaitasun fisikoa duten eta indarkeria matxista jasaten duten emakumeei beren burua halakotzat hartzen, laguntza eskatzen eta arreta hobetzen laguntzeko.
Desgaitasun fisikoa duten eta indarkeria matxista jasaten duten emakumeei zuzendutako gida.
Indarkeria matxistari eta desgaitasun fisikoa duten emakumeei buruzko gida hau METIS proiektuko indarkeriari eta desgaitasuna duten emakumeei buruzko gida eguneratzeko ariketa bat da. Gida hori, Europar Batasuneko Batzordearen DAPHNE ekimenaren babesean, 1997-1998 aldian, dokumentu bat idatzi zuten, eta dokumentu horretan adierazten zen desgaitasuna duten emakumeen ezaugarri diren indarkeria-moten sailkapena, horietako bakoitzaren adierazpenak eta alarma-seinaleak aipatuz.
Lehen gida hau emakumeei beraiei zuzentzen zaie, beren burua zuzenbideko subjektutzat hartzen eta tratu txarren egoerak identifikatzen laguntzeko, bai eta biktimei arreta ematen dieten profesionalei ere, ezagutza-tresna izan daitezen. Eguneratze hori ELKARTEANeko Emakume Taldeak egin du, urrats bat harago joateko asmoz: tresna hori eguneratzeaz gain, gida hau baliagarri izan dadin lortu nahi da indarkeria matxistako egoerak bizi dituzten desgaitasun fisikoa duten emakumeekin egiten den esku-hartzea hobetzeko.
Izena emateko (derrigorrezkoa)