“Esku-hartze soziala adinekoak artatzeko zentroetan” Kurtsoa

Urt 11, 2024

“Esku-hartze soziala adinekoak artatzeko zentroetan” Kurtsoa

Azken aldian, bizi-itxaropenagehitu egin da, pertsonak duela hamarkada batzuk baino urte gehiago eta baldintza hobeetan bizi baitira. Aurrerapen medikoak, bizitza osasungarri bat izatearen gaineko kontzientzia eta bizi zikloen eraikuntza kulturalaren aldaketak “zahartzearen zahartzea” deitzen dena bultzatzen duten elementuetako batzuk dira.
Halaber, familietan aldaketa handiak gertatzen ari dira: familien dimentsioak murriztea eta familia-egitura mota ezberdinak, familiako kideak geografikoki sakabanatzea, emakumea lan-munduan
erabat sartzea, bakarrik bizi diren adinekoen kopurua handitzea, mendekotasunegoeran dauden adinekoen zaintzen konplexutasun eta iraupen handiagoa, etab.
Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendekotasunegoeran dauden pertsonak artatzeari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legea indarrean sartu zenean, Autonomia
Erkidegoak araudiak egiten eta zerbitzu-karta zabala eskaintzen hasi ziren hasierako balorazio baten ondoren mendekotasun-maila jasotzen zuten pertsonentzat. Lege hori sortzearen ondorioz, adinekoak artatzeko zentro publiko zein pribatuen kopurua modu esponentzialean handitu zen, behar berriak estaltzearren. Era horretan, sektorean lanpostu gero eta gehiago eskaintzen ziren. Testuinguru horretan, adinekoentzako arretazentroak gizarte-langileentzako enplegu-sorgune nagusi bilakatu dira, eta haien figura erabat integratuta aurkitzen da haien antolaketan eta funtzionamenduan.
Bestalde, gaur egungo osasun-krisiak zentroen egungo eredua berrikusi behar dela agerian utzi du, eta, aldaketa-eragile garen aldetik, funtsezko profesionalak gara adinekoekiko esku-hartzean hobekuntza horiek zuzentzeko.

Info+
Izen-ematea

DINAMIZATZAILEA: ALICERCE SOCIAL

PLATAFORMA DIGITALA100 ORDU
TALDEA GUTXIENEZ: 5 parte-hartzaile.
EGUNAK: 2024ko OTSAILAren 5ean hasi eta 2024ko APIRILAren 8an amaituko da.
IZENA EMATEKO EPEA: 2024ko otsailak 1.
PREZIOA:
90 € Langabezian dauden elkargokideentzat, aurreelkargokideentzat eta Gizarte Langintzako ikasleentzat.
110 € jardunean dauden elkargokideentzat.