Gizarte Langileen Nazioarteko Truke Programa – CIF Spain 2024

Ira 18, 2023

Gizarte Langileen Nazioarteko Truke Programa – CIF Spain 2024

Jakinarazten dizuegu datorren irailaren 25ean CIFko Gizarte Langileentzako Nazioarteko Truke Programaren (Council of International Fellowship) 2024 deialdia egiteko epea irekiko dela. Irabazi-asmorik gabeko erakunde hori boluntarioek kudeatzen dute, eta 1960an sortu zen, gizarte-zerbitzuetako profesionalen – batez ere gizarte-langileena – truke profesionala eta kulturala sustatzeko helburuarekin.

Trukaketan parte hartzen duten herrialdeak, trukaketa egiteko datak, parte-hartzaileen kopurua eta baldintza ekonomikoak hemen kontsultatu ahal izango dira: 

2024an truke horretan parte hartu nahi duten Espainiako biztanleek eskabideak aurkezteko epea irailaren 25ean hasi eta 2023ko urriaren 8an amaituko da.
Harremanetarako eta hautagaitzak bidaltzeko emaila: seleccioncifspain@gmail.com

——
Gizarte Laneko Kontseilu Nagusiaren youtube kanalaren esteka bidali nahi dizuegu. Bertan, irailaren 14an, osteguna, gai hau jorratu zen eta “gizarte langileen nazioarteko mugikortasunerako gida” aurkeztu zen.

Gai hau interesatzen bazaizue eta xehetasun gehiago nahi badituzue, Nafarroako Gizarte Langintzaren Elkargoan solasaldia prestatu dugu programa honetan parte hartu duen kolegiatu batekin (Maria Mar Astiz), urriaren 4an, asteazkena, 17: 00etan Elkargoaren egoitzan. Joan nahi duzuen pertsonen gutxi gorabeherako kopurua ezagutzeko, izena eman behar da

 SOLASALDIAREN IZEN EMATEA.
 + INFO