Aro digitalak denbora darama Gizarte Langintzaren lanbidean. Azken 20 urteetan, tresna digitalak agertzen joan dira pixkanakapixkanaka, eta horiek, egun,ezinbestekoak dira gure lanbidean; hala nola, posta elektronikoa, internet, office artxiboak, mugikorra, e.a. 2020az geroztik, boom teknologikoa ezinbesteko bihurtu da gizarte osoaren bizitzan, digitalizazioa hedatu egin da, eta, profesional on gisa, mundu digitalaren nondik norakoak jakin eta ezagutu behar ditugu, artatzen ditugun pertsonekin lan egiteko. Ikastaro honetan, 4 tresna erabiltzen ikasiko duzu: Trello, Google Drive, Google Forms eta Canva.
Besteak
beste, prozesu hauek nolaegin ikasiko duzu:
• Artxiboak eta dokumentuak antolatzea
• Plantillak sortzea
• Partekaturiko lan-espazioak
• Urrunetik lan egitekoaukera
• Prozesuen automatizazioa
• Denboraren kudeaketa
• Proiektuetarako dokumentuak eta grafikoak sortzea
Eta hori nahikoa izango ez balitz, erreminta ezberdinen gaineko balio handiko tip-ak lortuko dituzu, erraz aplikatu eta emaitza onak lortu ahal izateko. Prestakuntza honetan ez da beharrezkoa aurretik tresna horiek ezagutzea; izan ere, zerotik hasiko denez, edozein profesionalak ikasi ahal izango du 4 erreminta horiek erabiltzen.
DATAK: IRAILAk 28, asteazkena eta URRIAk 5,19 eta 26, asteazkena.
IZEN-EMATEKO EPEA: 2022ko irailak 21.
ORDUTEGIA: 16:00etatik 18:30era.
PREZIOA:
40 € Langabezian eta zaintzak direla-eta eszedentzian dauden elkargokideentzat, aurre-elkargokideentzat eta Gizarte Langintzako ikasleentzat.
50 € Nafarroako elkargokideak (jardunean daudenak).
60 € Gizarte Langintzako beste Elkargo batzuetako elkargokideak.
70 € Gainerako pertsonak.