Ikuskapen-Espazioa profesionalentzat informazio hitzaldia

Urt 11, 2024

Ikuskapen-Espazioa profesionalentzat informazio hitzaldia

Ikuskapen profesionala aholkularitza, zaintza, laguntza, ikerketa, gogoeta, ekintza eta prestakuntza emateko modalitate bat da, praxi profesionala etengabe hobetze aldera. Ikuskapen edo gainbegiratzearen muina, berriz, rol profesional aktiboa betetzen duen pertsona da: profesionala eta haren zeregina.
Elkarlanean eta hausnarketa eginez aztertzen dira profesionalaren eskuhartze zehatza, haren jardueran zerikusia duten sentimenduak, haren balioeskala, haren elkarreragiteak eta ekintza profesionala gauzatzen duen egoeretan eragina duten erreferentziaeta interpretazio-ereduak, eta hori guztia parte hartzen duen egoera psikosozialen konplexutasunari hobeto erantzuten dioten ikuspegiak gainditzeko eta praktikak berreraikitzeko helburu nagusiarekin.
Aurkezpen honen bidez, elkargokideei 2024. urterako eskaintzen zaien gainbegiratze-zerbitzua ezagutzera eman nahi da.

ESPAZIO HORRI BURUZKO INFORMAZIO-HITZALDIA:
2024ko URTARRILAren 17an, asteazkena
ORDUA: 17:30ean

Hitzaldirako izena ematea