Txosten soziala irizpen teknikoa da, dokumentu tresna bezala erabiltzeko balio duena eta gizartelangileak esklusiboki egin
eta sinatzen duena. Gizartelangileak ohartu behar du hori egiterakoan nolako erantzukizuna hartzen duen, eta gizarte-txosten
zorrotzak sortu ahal izateko behar duen denbora eta ahalegina eskaini behar ditu; modu horretan, datuak babesteko legedia
ere kontuan izan beharko du, txosten sozialak egitearekin informazioa uzten dela ulertzen baita.
Beraz, beharrezkoa da gizarte-langileok gure lanjardunari buruzko gogoeta egitea, txosten soziala egiteari dagokionean, eta,
horretarako, metodologia egokia erabili ahal izatea. Ikastaroan, metodologia teoriko-praktikoa jorratuko da, eta, era horretan,
irakasleak nahiz partehartzaileek kasu praktikoak proposatuko dituzte.
Horrela, gizarte-langile gisa ditugun gaitasunak hobetu ahal izango ditugu txosten sozialak egiterakoan, gure praktikan ohikoak diren dilema etikoak eta legezkoak ebatziz.
Egunero Gazarekin: Gizarte Langintzaren kanpaina sare sozialetan
Gizarte Langintzaren Kontseilu Orokorrak eta Gizarte Langintzako Elkargo Ofizialek #EguneroGazarekin, Free Palestine kanpaina abiatu dugu, palestinar herriarekin elkartasun, sentsibilizazio eta...