Desgaitasun Planaren zirriborroa egin eta astelehen honetan, otsailak 4, Nafarroako Gobernuaren Gobernu Irekiaren web gunean argitaratu ondoren, jardunaldi honetarako gonbita luzatu nahi dugu: “Nafarroarako Desgaitasunaren Plan berria”.
Jardunaldia datorren astean izango da; hau da, asteartean, otsailak 12, Iruñean, eta asteazkenean, otsailak 13, Tuteran, lurraldera hobeto gerturatzearren. Honekin batera bidaltzen dizkizuegu programak eta bakoitzean izena emateko esteka.
Jardunaldian, egindako diagnostikoaren laburpena, 2019-2022 Desgaitasun Plan berriaren ildo nagusiak nahiz bertako eduki garrantzitsuenak azalduko dira, desgaitasunaren gainean dauden egungo korronteekin bat eginda.
IRUÑEKO JARDUNALDIRAKO INSKRIPZIOA (asteartea, otsailak 12, 11:30ean) |
|
TUTERAKO JARDUNALDIRAKO INSKRIPZIOA
(asteazkena, otsailak 13, 10:30ean)