Aurten ere Unibertsitatera (Nup) itzuli gara Gizarte Laneko 3. eta 4. mailako ikasleei Gizarte Langintzaren Elkargo Ofiziala aurkezteko. Elkargoa, bere aukerak, zerbitzuak, eta karrera amaitu aurretik 3. eta 4. mailan aurrez kolegiatu ahal izatearen berezitasuna azaldu diegu, Elkargoa gertuagotik ezagutu ahal izateko.