Dakizuenez, Gobernu Batzordearen agintaldia 2022an bukatuko da. Hori dela eta, Nafarroako Gizarte Langintzaren Elkargo Ofizialeko Gobernu Batzordeko karguak aukeratzeko hauteskundeetarako deialdia egin nahi dugu.
Hauteskundeak 2023ko urtarrilaren 19an (osteguna) egingo den hurrengo ohiko batzarrean egingo dira (horren gaineko informazioa eta dokumentazioa aurrerago emango dira).
Iragarki honen biharamunean hasiko da HAUTESKUNDEETARAKO ETA HAUTAGAITZAK AURKEZTEKO DEIALDIA, Nafarroako Gizarte Langintzaren Elkargoaren estatutuetan aurreikusitakoari jarraituz (hirugarren kapitulua, Gobernu Batzordeko kideak hautatzeko prozedura – 37. orrialdea). ESTATUTOAK
– Ahalik eta partaidetza handiena bermatzeko, iragarki hau Nafarroako Gizarte Langintzaren Elkargo Ofizialaren webgunean argitaratuko da.
– Hauteskunde-prozesuari buruzko deialdi eta/edo jakinarazpen guztiak baliabide elektronikoen bidez egingo dira.
Prozesu honi buruzko edozein galderari erantzuteko, Nafarroako Gizarte Laneko Elkargoa elkargoko kideen eskura egongo da.