NGLEOko aretoaren lagatze-alokairu zerbitzua
Dakizuenez, 2023ko urrian Nafarroako Gizarte Langintzaren Elkargoko egoitza inauguratu genuen. Bertan, beste etapa bati ekitea espero dugu, non, gainera, topaketak egiteko eta partekatzeko gune bat egin ahal izango dugun.
Joan den abenduan egindako azken batzarrean egoitzako erabiliera anitzeko gelaren erabilera eta alokairuaren araudia onartu zen.
Gela hau elkargokideen eskura jartzen du elkargoarenak ez diren beste jarduerak egin ahal izateko. Lekua erreserbatzeko eskatu ahal izango dute Nafarroako Gizarte Langintzaren Elkargo Ofizialeko kideak, beren intereserako edo beste erakunde baten legezko ordezkari juridiko gisa.