“Oinarrizko Gizarte peritajea. Gizarte adituaren froga” Kurtsoa

Ots 8, 2024

“Oinarrizko Gizarte peritajea. Gizarte adituaren froga” Kurtsoa

Edozein prozeduratan (zibila, penala…), epaileak, askotan, ezagutza juridikoez bestelako ezagutzak beharko ditu horiei buruz ebatzi ahal izateko, eta, horretarako, gai batean adituak diren profesionalen laguntza beharko du, peritu izenekoena.

Profesional horien artean daude Gizarte Laneko profesionalak. Ikastaro honen bidez
Auzitegiko Gizarte Lanean sartzeko, peritu-praktika soziala ezagutzeko aukera ematen zaie ikasleei, peritu gisa esku hartzeko beharrezko gaitasunak eskura ditzaten. Horretarako, orokorretik espezifikora, honako alderdi hauek lantzen dira, besteak beste: gure diziplinaren eta Justizia Administrazioaren arteko lotura; peritu-praktikaren esparru arauemailea eta legegilea; oinarrizko kontzeptu soziojuridikoak; gizarte-peritu gisa gauden jardun-eremuak; aplikatu beharreko auzitegi-ebaluazio sozialaren metodologia, edo Gizarte Lanak balora ditzakeen peritu-objektuak; bai eta ariketa librearen zenbait alderdi ere.

INFO gehiago

HEZITZAILEA: JOSEFA MORENO ROMÁN

ONLINE-PLATAFORMA ETA ZUZENEKO SAIOAK 250 ORDU

GUTXIENEKO TALDEA: 10 pertsona.
DATAK: MARTXOAREN 4ko hasiera eta 2024ko MAIATZAREN 23ko amaiera.
IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA: 2024ko otsailaren 26a.
SAIOAK: Online 15 ordu aurrez aurre. Maiatzaren 16, 20 eta 22an: 16:00etatik 20:00etara. Maiatzaren 23an: 17:00etatik 20:00etara.
PREZIOA:
210 € Langabezian dauden elkargokideak, aurrekolegiatuak eta Gizarte Laneko ikasleak.
250 € Elkargokideak (jardunean).
310 € Elkargokide ez diren pertsonak.

Izen ematea