Aditu- eta diagnostiko-ereduaren zenbait gabezia gainditzeko, pertsonarengan oinarritutako eredua sortu zen, pertsonak berak definitutako beharrak eta helburuak jasotzeko eta elkarlanerako laguntza emateko modu gisa. Pertsonarengan oinarritutako ereduak, zerbitzuaren erabiltzaileen aurrean jarrera
filosofikoa eta etikoa sustatzeaz gain, eguneroko praktikan erronkei aurre egiteko garapen espezifikoak eman ditu.
BME Esparrua hainbat ezagutza-eremutan jasotako ebidentzia-sorta zabal batean oinarritzen da, ezbeharrak nola sortzen diren eta pertsonen bizitzan eta haien harremanetan (zerbitzuak barne) nola eragiten dieten adierazteko.
Zailtasunak arazo-egoeraren jatorrian egon zitezkeen botere-desorekekin lotzen dituen narrazio-ikuspegia ematen du, bezero edo erabiltzaileen jokabide batzuetan nahasgarri edo desegokiei zentzua aurkitzenlaguntzearekin batera. Era horretan, zailtasunak gainditzeko laguntza-moduak bistaratzeko aukera ematen du, prestazioetatik haratago, horiei ere zentzu eta indar handiagoa emanaz.
MIKEL VALVERDE
AURREZ AURREKO IKASTAROA 10 ORDU
DATA: Hasiera MAIATZAk 12-13 eta 19an amaituko da.
IZEN EMATEKO AZKEN EGUNA: 2023ko maiatzak 2
ORDUTEGIA:
1. Saioa: maiatzak 12, ostirala, 17:00etatik 20:00etara.
2. Saioa: maiatzak 13, larunbata, 9:00etatik 13:00era.
3. Saioa: maiatzak 19, ostirala, 17:00etatik 20:00etara.
PREZIOA:
40 € Langabezian dauden
elkargokideentzat, aurre-elkargokideentzat eta Gizarte
Langintzako ikasleentzat.
50 € elkargokideentzat (jardunean daudenentzat).
60 € Gizarte-langintzako
profesionalentzat, elkargokide ez direnentzat.