Gizarte Langintzaren eta osasunaren estatuko Elkarteak -AETSyS-,bere Nafarroako delegazioaren bitartez, bultzatutako ekintza babestu du Nafarroako Gizarte Langintzaren Elkargoak. Elkarte honek egindako idatzia Nafarroako Gizarte Langintzaren Elkargo Ofizialak bultzatu du eta Nafarroako Gobernuko Osasun arlora bidali dugu. Idatzi honekin, krisialdi honetan Gizarte Langintzak izan duen garrantzia eta merezitako esker ona, adierazten dugu. Dokumentu hau sinatu dutenak hauek izan dira: Santiago Urmeneta (AETSyS-ko idazkaria), Mirentxu Polán (AETSyS-ko Nafarroako ordezkaria) eta Lorea Urabayen (Nafarroako Gizarte Langintzaren Ekargo Ofizialeko Lehendakaria).
Gizarte Langintzaren Elkargotik, gure elkarkokideen interesak babesten dituzten ekintzak bultzatzen jarraitzen dugu.