Aurten, saritutako erakundeetako bat Gizarte Langintzaren Elkargo Ofiziala izan da, eta, honen bitartez, Elkargoak Nafarroan 2016az geroztik egiten duen bitartekotza sustatzeko lana omendu nahi izan da. Sari horrek bitartekaritzan ikuspegi psikosozialak duen garrantzia eta aintzatespena adierazten du.
Lorea Urabayen saria jaso du (NGLEOko lehendakaria) Elkargoaren ordezkari gisa, bitartekaritza-batzordeko hainbat kiderekin batera. Horrela, Elkargoan bitartekaritza-zerbitzua egotea ahalbidetu duen talde-lana eta elkarlana ikusarazi nahi izan dira.
Eskerrak eman nahi dizkiegu urte hauetan bitartekaritza bultzatu duzuen guztiei. Sari hau zuengatik da!!!!