Gure lanbidearen esparru askotan gero eta beharrezkoagoak diren gizarte-proiektuak (lizitazioetan eta dirulaguntzetan) egiteko trebetasunak eta tresnak hobetzera bideratutako hurrengo prestakuntza gogorarazten dizuegu:
Inoiz lagundu behar izan duzu zure erakundean/enpresan dirulaguntza baterako? Pentsatu al duzu proiektu-teknikariaren figura garatzea zure lanbide-profila indartzeko? Eduardo eta David gara, eta kalitatezko prestakuntza-proposamen praktiko bat eskaintzen dizugu, bakarra sektorean, lizitazioetan, dirulaguntzetan eta gizarte-kontzertuan espezializatua, gizarte-proiektuen formulazio teknikoaz gain. Esperientziatik, akatsetatik eta lortutako lorpenetatik abiatuta, proposamen hau sortu da, gizarte-ekintzaren eta -esku-hartzearen eremuko profesionalak gizarte-proiektu bat arrakastaz aurkezteko beharrezkoak diren ezagutzei buruz gaitzeko, dirulaguntza, lizitazio eta/edo gizarte-kontzertu baten esparruan. Formulatzen ikasiko duzu, aurkezpen-faseak, legeria, finantzaketa publiko eta pribatuko bideak, administrazio-dokumentazioa kudeatzen, aurrekontuak egiten, etab. Prestakuntza horri esker, biharko egunean edozein deialdiri aurre egin ahal izango diozu berme osoz.
Dinamizatzaileak : David Expósito Alvárez y Eduardo Gutierrez Sanz.
Data:
Apirilak 12an hasera eta apirilak 27an bukatzen da
1.go saioa- Apirilak 12 – 16.00tik 20.00tara (ostirala)
- saioa – Apirilak 19 – 16.00tik 20.00tara (ostirala)
- saioa- Apirilak 20 – 10.00tatik 14.00 tara (larunbata)
- saioa – apirilak 26 – 16.00tatik 20.00tara (ostirala)
- saioa- Apirilak 27 – 10.00tatik 14.00 tara (larunbata)
Prezioa:
100 € Langabezian dauden elkargokide, prekolegiatuak eta Gizarte Langintza ikasleak
125 € Elkargokideak
150 € Gainontzekoak
Izena emateko epea: apirilak 5arte
ONLINE zuzenean